Elorrio (Bizkaia)

Argiñetako Kofradia jaiak

Argiñetako Kofradia jaiak <p>Abuztuaren 5ean ospatzen zen jaia. Txahala hiltzen zen. Astebete inguru pasatzen zuten atzera eta aurrera. Musika egoten zen. Bazkariarekin etortzen ziren. Jendea asko mozkortzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-021-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Abuztuaren 5ean ospatzen zen jaia. Txahala hiltzen zen. Astebete inguru pasatzen zuten atzera eta aurrera. Musika egoten zen. Bazkariarekin etortzen ziren. Jendea asko mozkortzen zen.

Transkripzioa

-Eta hemen Kofradixia edo zeozer bada.
-Bai.
-Kofradixia. Ze historixa da hori? Zeintzuk egoten zien?
-Lehen kofradixia, txala hiltten eben bertan, hamen. Berrogeta hamar bat edo (erralde?), hamen inguruan topau dot nik haundiña. Hamentxe ibilli mozkor-mozkor eindda astebete baten. Batien astelehena dalako, bestien zapatua dalako ta...
-Fel: batien preparetan ta bestien [...].
-Eta zera, agura eta halako gure moduko zarrak eta, bata etzunda egon zala arbolapien, bestie zerien.
-Fel: Txarto, txarto.
-Txarto. Ardaua be bakizu, holakotxen baten, bestelan... Ura, iturrikua, hangua, Mendrakakua.
-Bai, edarra. Ha Reginan terrenuen egongo dok ha, ha bokia han dak, ha labaderua ta?
-Bai. Ura.
-Ixilik egon hadi, ixilik.
-Ta holakotxiek aprobetxetan zarrak.
-Baiña erromeixa eleganten bat be eingo zan.
-Bai, sasafoia ta...
-Zenbat urtian sansafoia ta. Hamen, bueno, jaixak...
-Gero bezkeittan etortzen, eta neu be bai etorritta nak hona, Kofradixako soziua. Maletatxua ta noberen kubiertuak eta noberen basuak hartu ta ta etorri hona ta...
-Neu be ni aittaz mutikua nitzala birrittan edo ta, garbantzuak eta makillaua beratu barik. Gazixaua...! Ta gero ardaua eran mordo bat, ardaua eran eta mozkorra ugeri.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia