Otañoren agur bertsoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-016-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Otaño Ameriketatik itzuli, baina berriz joan zen hara. Barkura igotzerakoan botatako bat eta Ameriketatik bialdutako sorta kantatzen ditu.
- Proiektua: Elorrioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 2010(e)ko martxoaren 26a
- Iraupena: 0:03:12
- Erref: ELO-016/044
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Bertsolaritza , Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bertsoak
Transkripzioa
Otaño hamen, etorri, Ameriketan egonda, ta ezkondu in zan. Ta gero, ba, bizimodua etaratzeko modurik ez hamen ta barrido Ameriketara juan [zan]. Ta juen zien, herri guztia juen zien, Pasaira, barkura juan zanian, despeditzen. Ta barkutik bota otsen bertsua:
Ez nua borondatez, beharrak narama,
nerekin daramazkit hiru ume ta ama;
batenbat behar du-ta badator nigana,
berena izango da nerekin dedana.
Ta gero juen zan Ameriketara ta han etara ebazen aitta-semien bersuak:
Lagundurikan danoi
gugatik hil zanak,
seme, hazi zaitugu
aitak eta amak;
beti zure gidari
izandu geranak,
orain kurutze honen
oiñean esanak,
ondo gogoan hartu
behaituzu danak.
Zu Ameriketara
joatia hemendik
Jaunak hala nahi badu,
zer egingo det nik?
Han ez dezu izango
aitik eta amik,
baiña ezera galduko
noranahi joanik,
ez bazaizu ahaztutzen
gaur hemen entzunik.
Ez nizuke utziko
joaten egietan
gure erlijiua
ez balitz han bertan;
iritxiko baziña
han urrutietan,
herri eta eleizarik
ez dan tokietan;
oroi zaitez Jainkoaz
leku guzietan.
Seme, izan goguan
zeure gurasuak,
eta izten dittuzun
senide goxuak,
jaio ziñan tokiko
mendi ta basuak,
euskerazko otoitzak
edo errezuak,
erakutsiak zure
amatxo goxuak.
Iritxi da ordua
joan behar dezuna;
badakizu aita ta ama
hemen dauzkazuna;
hitz baterako hau da…
ez zaizula ahaztu iñoiz
gaur hemen entzuna,
hitz baterako hau da
eskatzen zaizuna:
izan zaite nunahi ta
beti euskalduna.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!