'Basarri' eta 'Uztapide', lehenengo entzundako bertsolariak
Basarri eta Uztapide bertsolariak entzun zituen 16-17 urterekin Elorrioko plazan. Jendea isil-isilik egoten zen. Mikrofono barik kantatzen zuten. Oso ahots ona zuten. Manuel Olaizola Uztapide onena, berezko bertsolaria.
- Proiektua: Elorrioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 2010(e)ko martxoaren 26a
- Iraupena: 0:02:26
- Erref: ELO-016/026
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Bertsolaritza
Transkripzioa
- Lehenengo bertsolarixak noiz ezagutu ziñuzen?
- Nik Basarri eta Uztapide.
- Kontxo! Nun?
- Elorrixon.
- Ze lekutan?
- Plazan.
- Zenbat urtekin?
- Hamasei-hamazazpi edo.
- Gerra ostetxuan, ezta?
- Bai, hasi zienien batera ta bestera.
- Plazan nun eitten zeben, bentanan batetik edo?
- Aiuntamentuko balkoittik. Altaboz barik.
- Eta ondo entzun hala ta be, ez?
- Baiña jentia ixilik, e! Orduan entzuteko egoten zien [...] haxe ikusten.
- Eta ze inpresiño egin zotsun, ze zarrara lelengo aldixan entzutiak?
- [Asko gustau xatan]
- Nobedadia, ezta?
- Hoixe.
- Goguan daukazu ze gai erabiltzen zeben?
- Gaia? Ba hau Uztapide mutilzarra dala ta haren [anai] artian baten bat apartauko dabela ta holakoxe gaiak. [...] Baxarri eten barik.
- Basarrik ahotsa be...
- Ona eukan.
- Uztapidek ez dakit zelakua zeukan.
- Uztapidek pe ona.
- Zuretako zein hobia?
- Uztapide.
- Zergatik?
- Onena zalako. Gaur be dauzen danen artien ezin leike eiñ ha besteko bat.
- Danen artian be ez? (barreak)
- Andrea-Honek Egaña ta be...
- Horrek beste estilo batekuak dia. Ha zan bertsolarixa berez-berez. Pelotarixa izeten dan moduan igual; barrutik.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!