Elorrio (Bizkaia)

Zozo-birigarrotan non egin

Zozo-birigarrotan non egin <p>Zozo-birigarrotan egiteko, leku garbi samarrak behar dira. Garbi-gabirik ez, baina baso sakonak eta erreka bazterrak ere ez. Tarteko tokietan aurkituko ditugu zozo-birigarroak. Zelai inguruetako zuhaizti txikietan, piku-arbolaren bat dagoen tokietan, sasi eta sastraka multzoetan... Sagasti ingurukoetako sasietan... Normalean pinudietan eta mendi tontorretan ez da izaten zozo-birigarrorik</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zozo-birigarrotan egiteko, leku garbi samarrak behar dira. Garbi-gabirik ez, baina baso sakonak eta erreka bazterrak ere ez. Tarteko tokietan aurkituko ditugu zozo-birigarroak. Zelai inguruetako zuhaizti txikietan, piku-arbolaren bat dagoen tokietan, sasi eta sastraka multzoetan... Sagasti ingurukoetako sasietan... Normalean pinudietan eta mendi tontorretan ez da izaten zozo-birigarrorik

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zozo-bidegarruak jokerak eukitten dxuezek, jokerak. Porrejenplo zozo-bigarrua tontorretan-eta nekez egoten dok. Zozo-bidegarrua-ta sakon-sakonien, bidegarrua gutxiao; zozua bai. Beti be holan bixkar aldetxuetan eta holan. Ta gero ba total garbi dauen lekuan be ez. Ba holako leheno zangak eta sastratzak eta. Gero han sastratza artian ba porrejenplo pikua badak arbolan bat edo, edo masustrak edo holakuak badazek ba jokeria.
-Bide baztarretako eskeretan eta?
-Bai, hoixe, landa-baztarretako sasi artietan eta. Eta han arbola banekatxua eta holakuek. Zozo-bidegarrotan eittia piñua dauen lekuen edo arbolia, pagadixa edo, a(ra)zteixa dauen lekuen gatxa ixeten dok, gatxa ixeten dok. Ze txit, alde batian eta txit! beste aldera jueten dok, eta txit! beste aldera, eta azkenien ez dok jakitten nun dan. Zozo-bidegarrotan-ta ein bihar dok garbixen. Garbi-garbixa be ez. Baiña bihar dok egon daittela bai zangia, egon daittela sasi artia, arbola banekia eta holan.
-Jarraitzeko, ez?
-Bai. Jarraitzeko edo ba... Jokerak, jokerak egoten dittuk hor zerian. Sagastixetan, sagastixak baztarrien. Porrejenplo, sagasti garbi-garbixa bada be ez, baiña sagastixetan porrejenplo baztarrien sasi arten bat edo bajak, ba han sagarra jaten edo han beti holako lekuetan. Jokerak, jokerak eukitten jittuezek zozuek eta bidegarruek. Edozein lekutan ba ez dok egoten. Normalien piñadixetan-eta ez dok egoten holan, ze esango dostat, kazan eitteko moruen. Bai, gordetan-eta, gabien-eta igual piñadira jungo dittuk baiña gero kazan eitteko ez dok, piñadixa ez dok ona.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia