Elorrio (Bizkaia)

Azken 30 urteotan asko gutxitu da birigarroa

Azken 30 urteotan asko gutxitu da birigarroa <p>Lehen errazagoa zen ehiza egitea. Azken 30 urteotan debeku asko egon dira, ezin da leku askotan ehizarik egin, zozotan egitea debekatuta egon da... Orain askoz gutxiago egin daiteke. Birigarroa ere gutxitu egin da. Lehen arbitzak, artotzak, erremolatxa... janari gehiago zegoen baserri inguruetan. Labratzeari utzi zaio, eta jatekorik ezean, hegaztiak ere askoz gutxiago.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen errazagoa zen ehiza egitea. Azken 30 urteotan debeku asko egon dira, ezin da leku askotan ehizarik egin, zozotan egitea debekatuta egon da... Orain askoz gutxiago egin daiteke. Birigarroa ere gutxitu egin da. Lehen arbitzak, artotzak, erremolatxa... janari gehiago zegoen baserri inguruetan. Labratzeari utzi zaio, eta jatekorik ezean, hegaztiak ere askoz gutxiago.

Transkripzioa

-Gero lehenauko moruen beste gauza bat pasatzen dok, hamen urte batzutan Bizkaixan, ez jakiat /etxakiat)/zenbat urtian, hiru-lau bat urtian edo zozua prohibiduta egon dok.
-Baiña ointsuan edo?
-Bai, ointsuan, ointsuan. Oin joan dan azkenengo urte bixan edo zabalduta dak. Edo hiruan, baiña atzeraoko hiru-lau bat urte edo prohibiduta egon zuan. Ta alde batetik zozua hil ezin. Ta gero beste gauza bat pasau dok hamen, bidegarrua ta lehen hasi hor Domu Santu inguran-edo ta Erregenak ingurura artian-edo landetan-eta geratuta egoten zuan bidegarrua. Landetan eta hau bestia ta. Oin...
-Pasekua?
-Bai, pasekua, pasekua. Bertako bidegarrua beti egoten dok, eta oin be badak. Baiña ugarixa ez dok ixeten, eta pentsatzen dxuat barriz bertakua martxau eitten dabela. Hamen bertakua beti ixen dok puxkat haunditxuaua pasetik etorten dana baiño. Baiña hamengua bai beti geratu..., baiña nik pentsatzen dxuat hamendik martxau eitten dabela, baiña hori sekula ez juat (etxuat) kontrolau. Baiña lehen esaten hasi nazena, hamen lehen asko be gehixao bidegarrua bertan geratu eitten zuan landetan eta. Gero lehen orduan labrau be gehixao eitten zuan solua ta. Orduan denporan arbitzak eta erromolatxa artien eta artotzetan-eta. Ba horrelako lekutan jana topetan eta. Oin egon be ez dak eitten holakoik eta igual horregaittik izango dok; ez jakixat /etxakixat/ nik zegaittik ixen dan, baiña ya ez dok geratzen. Paseten dana paseten dok eta akabo. Holan denporale txarren bat jo ezkero igual egun erdin bat edo egunen bat geratzen badok bandadan bat edo, eta gero akabo. Gehixau...
-Oin pinuekin eta tokirik be...
-Piñua..., nere denporan be piñua badxauan.
-Hainbeste ez zan egongo.
-Bai, bai, bai. Nere denporan piñua ointxe beste. Bai. Banekan bat gehitxuao-gutxiatxuao egon leikek baiña ez, lehen beste. Bai, bai. Baiña nik pentsatzen dxuat ixen dala hori, lehen ba basarrixetan labrau eitten zala gehixau. Oin ba dana landak itxitta dazek. Lehenao arbixa, artua, erremolatxia ta. Ba han janarixa edo topetan dxuen, eta gordelekua be beti zeraua ta. Ez jakiat /etxakiat/ horregaittik ala zegaittik, oin pasau eitten dok baiña ez dala geratzen bertan lengo moruan, ezta gutxiagorik be ez! Ez-ez-ez, ez, ez da geratzen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia