Gazterik hasi zen ehizan, eta 16 urterekin erosi lehenengo eskopeta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko txori eta animaliak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko abuztuaren 02a
- Iraupena: 0:03:45
- Erref: ELO-001/006
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza
Transkripzioa
-Kazan zeiñekin hasi ziñan, aittakin?
-Ez. Gurian aitta ez dok kazarixa ixen sekula be. Baiña gure basarrixa, esan doten moduan lehen, bizitza bikua zuan. Oin be bai. Geuria ez dok basarrixa, beste propietarixo bat dxakok. Ta han beste bizitzan bizi zuazen hiru neba-arreba, solteruak zuazen, eta haren ama. Eta haren ama ba ni ondokua, ta amama, beti amama zuan ha; gure amama amama. Ta han hiru neba-arreben artian dxeuan bat gerra-denporan hanka bat kendu otxen ta ba kojo dxeuan eta muletakin ibiltten zuan. Eta ha kazan afeziño handikua zuan. Ta haretxeaz hasi nintzuan ba mutiko-mutikotan bertakua ixen ta ba tratua beti gehixau. Ta gero ba, joe, eskupetia ikusi ezkero barriz beti euren atzian eta zerian. Ba bera be konforme ta ni be bai. Ta noizikpeiñian ba holako tiro bat botatia ta. Nik lelengo tirua botako naxuan sei-zazpi bat urtegaz edo. Ta billurrez zelako atzerakaria ta; oingo moruko eskupetak be ez zeuazen. Ba holantxek, haretxeaz hasi. Ta gero han beste, bertan auzuen, beste basarri baten bizi zuan beste bat, beste mutil bat. Bueno [ondio bizi dok], ni baiño nausixaua zuan, nik baiño lau urte gehixao dxeukazen, eta ha be holantxek kazari amorratua. Ta harek aurretik eitten dxuan eta gero nik hamalau bat urte naixuazenien ba eitten genduan, gu kalian bizi giñian, eta orduan be bai, aurretik be bai. Eitten genduan ba guk alkarraz kaletik urteten genduan, hemendik bueltia ein Miñota Leiz aldetik ta gero basarrira [...]. Ta han nik hartzen naxuan kojuan eskupetia, ta haregaz batera, ta gero barriro beheruzkuen barriro bertan itxi eskupetia ta... Ba holan nik hamasei bat urte ein arte edo. Hamasei bat urte ein nittuenian aittan permisuaz ibili zeikian eskupetia. Aittan permisuaz. Eta orduak erosi naxuan nik lenengo eskupetia, usaua, kaiñoi bikua, Aguirre y Aranzabal, AIA. Ondio be holaxe dakat ondio.
-Oindio dakazu?
-Bai. Ta lau milla pezeta pagau naxuan orduan denporan, barri-barrixa dxeuan, e. Ta gero ba haregaz, eta ya permisuaz ba handik hasi, ta-ta-ta-ta, rekorridua betikua, beti oiñez, e. Elorrixon urten, Elorrixo, Toloto, Leiketa, Mendakara gutxittan baiña bueno. Toloto, Leiketa, zera, [Usturbe], Leiz, Miñota, hamendik Beerrekatik [Basaltara], Aramiñora, eta gero Aramiñotik berriro Basaltara eta Basaltatik, Araunetatik Elorrixora. Hori domeka guztixetan. Denpora ona ein, eurixa ein, gura dabena eindda be.
-Mendirik mendi...
-Bai.
-Buelta guztixoi Elorrixoi.
-Hori buelta guztioi beti. Ta ba asko ez genduan [ezkenduan] harrapetan baiña bueno, gure afiziñua haxe izaten zuan. Haxe edo; nik nere kaza denporako gogorapen onenak orduantxe denporakuak dittuk. Gero ba bai, oin be ba bai, ibili, ibili. Ibili edo, basarrira juen eta ba!, bueltan bat ein harutzatxuao, honutzatxuao, eskupetia lepuan hartu, ta hamaikak inguruan hamarretakua ein, eta kendu amai hamarretakua, salda apur bat eta bata ta bestia, ta bale, bale.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!