EGB-029

• Udalerria: Elgoibar (Gipuzkoa)
• Proiektua: Elgoibarko euskara
• Elkarrizketatzailea(k): Arriola, Ibon
• Data: 1999(e)ko Urtren 01a
• Iraupena: 40 min
• Euskarria: Mini Disc
• Kodifikatzailea: Agirrebeña, Aintzane

Hizlaria(k)

702

Balentin Egaña Lizundia

Elgoibar (Gipuzkoa) (1934-2021)

Aiastia (San Migel) auzoko Beoain ("Bigoin") baserrian jaio zen. 17 anai-arreba ziren bi ama desberdinenak. Euren aitak lehenbiziko emaztearekin hiru seme-alaba izan zituen; alargun gelditu eta berriz ezkontzean, beste 14 izan zituen. Aita Itziarkoa zen eta ama Larruskaingoa. Bere anaia Inaziorekin batera egin zitzaion Elgoibarko euskara jasotzeko elkarrizketa.

703

Inazio Egaña Lizundia

Elgoibar (Gipuzkoa) (1927-2013)

Aiastia (San Migel) auzoko Beoain ("Bigoin") baserrian jaio zen. 17 anai-arreba ziren bi ama desberdinenak. Euren aitak lehenbiziko emaztearekin hiru seme-alaba izan zituen; alargun gelditu eta berriz ezkontzean, beste 14 izan zituen. Aita Itziarkoa zen eta ama Larruskaingoa. Bere anaia Balentinekin batera egin zitzaion elkarrizketa Elgoibarko euskara jasotzeko proiektu honen barruan.

Pasarteak

1. 17 anai-arreba ziren

• Erref: EGB-029/001
• Iraupena: 0:02:25. Hasi: 00:00:00. Bukatu: 00:02:25
• Multimedia: audioa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa

Laburpena:
Inazio eta Balentin Egaña. Euren baserriak hilerria Altzolan duela komentatzen dute. 17 anai-arreba ziren, 3 ama batenak eta beste 14ak beste batenak. Lehenengo ama zen bertakoa eta aita Itziarkoa. Aita berriz ezkondu zen euren ama izango zenarekin. Euren ama Larruskaingoa zen.

2. San Migelgo eskolan ikasiak

• Erref: EGB-029/002
• Iraupena: 0:02:17. Hasi: 00:02:25. Bukatu: 00:04:42
• Multimedia: audioa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030104 Eskolaz aparteko ikasketak
• Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola

Laburpena:
San Migelen ibili ziren eskolan, orain elkartea dagoen lekuan. Zortzi urte ingururekin hasi eta lau-bost urte egin zituzten, baina astia zutenean bakarrik joaten ziren. Gero, gau-eskoletan ere ibili ziren. Bi irakasle egon ziren San Migelgo eskolan.

3. Soldaduak izan zituzten etxean

• Erref: EGB-029/005
• Iraupena: 0:02:57. Hasi: 00:06:29. Bukatu: 00:09:26
• Multimedia: audioa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080309 Gerraren eragina
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena:
Gerra denboran, Balentinek 2 urte zituen eta Inaziok 9. Soldaduak 8 egunean etxera joaten zitzaizkien jatera, baina gero fronteak aurrera egin zuen Urkaregi aldera. Pareko baserri batetik euren baserria bota nahi izan zuten, soldaduak zeudelako bertan; baina eragotzi egin zieten, ume asko bizi zen bertan eta.

4. Alde guztietaik heltzen zitzaizkien tiroak

• Erref: EGB-029/006
• Iraupena: 0:03:15. Hasi: 00:09:26. Bukatu: 00:12:41
• Multimedia: audioa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080305 Gerran hildakoak eta zauritutakoak
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena:
Tiroak nonahi izaten ziren. Sukaldean zeudela, anaiari bala bat sartu zioten. Baserria tontorrean zegoen eta alde guztietatik heltzen zitzaizkien tiroak. Beldur handiz bizi izan zuten gerra denbora.

5. Beraiek goserik ez zuten pasa; anaia zaharragoak bai

• Erref: EGB-029/008
• Iraupena: 0:02:07. Hasi: 00:13:36. Bukatu: 00:15:43
• Multimedia: audioa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » 0308 Soldadutza
• Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » 080402 Ekonomia gerraostean

Laburpena:
Euren anaietako batek gerra garaian egin zuen soldaduska eta lizentziatuta etorri zen etxera. Baina, berehala, beste bi urterako joan behar izan zuen. Euren etxean, hark (anaia zaharragoak) pasa zuen miseria pixka bat, baina beraien garairako labeko sua egiten zuten eta jateko zerbait beti izaten zuten. Errazionamenduko ogiak, paretaren kontra botata, ez omen ziren apurtzen.

6. Soldadutza Burgosen

• Erref: EGB-029/009
• Iraupena: 0:02:55. Hasi: 00:15:43. Bukatu: 00:18:38
• Multimedia: audioa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » 0308 Soldadutza
• Herria, azpiegitura » Garraioak » 010203 Autobusak
• Herria, azpiegitura » Garraioak » 010204 Trenak
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua

Laburpena:
Balentinek ez zuen soldadutza egin, baina Inazio Burgosen egon zen urte eta erdiz. Soldadutzaren inguruko iritziak. Lehen gaztetatik lanean ohituta egoten ziren, baserrian gogor lan egin behar izaten zelako. Burgosera joan-etorriak trenez egiten zituen. San Migelera autobusak egoten ziren lehen (Markinara zihoazenak), baina kotxeak ugaritzean kendu zen autobusa.

7. Baserriko bizimodu gogorra; gariak lan gehien

• Erref: EGB-029/011
• Iraupena: 0:01:50. Hasi: 00:19:18. Bukatu: 00:21:08
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua
• Iritziak » 1201 Antzinako bizimoduari buruzkoak
• Baserria » Baserriko lanak » 090103 Garia

Laburpena:
Baserriko bizimoduaren inguruko iritziak. Gogorra da baserriko bizimodua. Gaur egun aurrerapen handiak daude, baina garai batean lan gogorragoak izaten ziren. Lanik txarrenetakoak garaiaren ingurukoak izan ohi ziren eta baita garai txarrena ere.

8. Baserriko bizimodu gogorra

• Erref: EGB-029/012
• Iraupena: 0:03:10. Hasi: 00:21:08. Bukatu: 00:24:18
Gaia(k):
• Iritziak » 1201 Antzinako bizimoduari buruzkoak
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua

Laburpena:
Baserrian beti dago lana eta ordutegirik ere ez dago, gainera: goizean goiz hasi eta ilundutakoan utzi. Gaur egun oraindik badute baratzea eta haragitarako ganadua ere badute. Kaleko jendeak ez du ulertzen baserriko bizimodua. sarritan barazkiak erostean garesti direla dio jendeak, baina ez dira konturatzen nolako lana dagoen atzean.

9. Inguruko erromerietara oinez

• Erref: EGB-029/014
• Iraupena: 0:02:00. Hasi: 00:25:33. Bukatu: 00:27:33
Gaia(k):
• Aisia » Jai-giroa » 050202 Erromeriak

Laburpena: San Migelera, Isasira (Olatz ingurura), Santa Eufemiara... joaten ziren erromeriara. Oinez edo autobusean joaten ziren hasieran erromerietara, gero baita bizikletan eta motorrean ere.

10. San Migelgo eskola

• Erref: EGB-029/016
• Iraupena: 0:00:27. Hasi: 00:29:11. Bukatu: 00:29:38
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola

Laburpena:
Gaur egun sozidadea dena lehen eskola zen.

11. Basurdeak ibiltzen dira inguruetan

• Erref: EGB-029/019
• Iraupena: 0:01:51. Hasi: 00:32:04. Bukatu: 00:33:55
Gaia(k):
• Bestelako kontuak » 1301 Gaur egungo kontuak
• Natura » 1002 Fauna

Laburpena: Ez dute ehizarako zaletasunik, baina beharra ba omen dago. Basurdeak ibiltzen direla inguruetan aipatzen dute. Inguruetan basurdeak ikusi izan dituzteneko kontuak.

12. Elgoibar eta inguruko herrietan euskara desberdina

• Erref: EGB-029/021
• Iraupena: 0:02:10. Hasi: 00:34:50. Bukatu: 00:37:00
• Multimedia: audioa
Gaia(k):
• Euskara » 0402 Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua

Laburpena: Elgoibarren eta inguruko herrietan euskara ezberdina hitz egiten dela uste dute. Azkaratetik beste alderakoa (Azkoitikoa) desberdina da eta baita Urkaregitik haruzkoa (Markinakoa) ere. Euskara eta "boza" (tonua) desberdina omen da. Arrate aldera antzekoagoa ikusten dute euskara, baina Eibarrera ere zerbait aldatu egiten omen da. Elgoibarren bertan auzoen artean alderik ez dagoela euskaran uste dute eta ezta kaletik baserrietara ere.

13. Telebistako euskara batzuetan ulergaitza

• Erref: EGB-029/022
• Iraupena: 0:01:05. Hasi: 00:37:00. Bukatu: 00:38:05
Gaia(k):
• Kultura » Aisia » Hedabideak » 05050502 Telebista
• Kultura » Aisia » Hedabideak » 05050501 Irratia
• Euskara » 0402 Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua

Laburpena:
Telebistako euskara batua batzuetan ez dutela ondo ulertzen aipatzen dute. Irratia entzuten dutenean Arrate irratia entzuten dute normalean.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia