Elgoibar (Gipuzkoa)

Etxe euskalduna erdaldundu eta berriz euskaldundu

Etxe euskalduna erdaldundu eta berriz euskaldundu Ume zelarik, etxean erabat euskaraz egiten zuten. Kalea erdalduna zenez, pixkanaka erdara ere etxean sartu zen. Neurri batean, mantendu zuten euskara eta ez zuten galdu. Hamalau urterekin seminariora joatea erabaki zuen eta hantxe piztu zitzaion euskararekiko irrika. Berriz etxea euskaldundu zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-125-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ume zelarik, etxean erabat euskaraz egiten zuten. Kalea erdalduna zenez, pixkanaka erdara ere etxean sartu zen. Neurri batean, mantendu zuten euskara eta ez zuten galdu. Hamalau urterekin seminariora joatea erabaki zuen eta hantxe piztu zitzaion euskararekiko irrika. Berriz etxea euskaldundu zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Euskeraz eingo zenduen.
- Bueno, euskerarena aipatuko dot ondoren, baiña, bueno, txikitan eta bizitzako lehenengo urteetan euskera zan nagusi gure etxian. Gure etxian euskeraz hitz egiten zan. Baiña arrebak… kalia zihero erdalduna zen, eskola erdalduna zen, eliza erdalduna zen, kuadrillak erdaldunak zian. Eta, orduan, poliki-poliki erdal mundu hori, erdal hizkuntza hori gure etxian ere sartzen hasi zan. Eta gurasoak ahalegina egin arren ez gendun lortzen erabat etxia euskaldun izatia, nahiz eta saritu edo zigortu. Baiña... Azkenian kalia zan ufala, uholde haundi bat bezela, eta eraman gintuzten aurretik danok. Ezta? Dena den, nik usten dot mantendu gendula neurri batian euskera. Ez zihero, baiña mantendu gendula, ez gendula galdu. E? Eta euskeraz ere hitz egiten gendula. Pilarrian 14 urtera arte ikasi nun, Batxillerra, laugarren kurso... bueno, laugarren kursora arte. Eta ya 14 urtekin ze eta pentsatu eta erabaki nun Seminariora jun behar nuela. Gurasoak pozik. Aitta eta ama oso erlijiosoak zian. Eta 14 urtekin Seminariora juan nintzanian, tak! piztu zitzaidan euskera mundua. Eta kontzientzia hartu nun, ikustia gure kursuan, ba, Laxaro Azkune –arpegi ezaguna da bertso munduan, Loiola irratian... Azpeitiko baserri batekoa–, Jon, Juanito, Amenabar –Azpeitiko ikastolako zuzendari izandakoa, haura ere Urrestillako basarri batekoa–, beste batzuk Abaltzisketakoak, beste batzuk Gaintzakoak, ez dakit zer ta... Euskal mundua ere bazegoela gure artian, gure kursoan, nahiz eta erdaldunak egon, euskaldunak. Eta euskaldunen artean ere ohitura zutela euskeraz hitz egiteko. Ni eurengana arrimatu nitzan eta euskera hasi nitzan euskera gehiago eta gehiago. Oporretara nentorrenian ere, etxian eta abar, hasi giñan kontzientzia hori eta berpizten eta martxa hartzen eta berriro euskaldundu gendun erabat gure familia euskerarekiko zera hori, harreman hori, ya estutu in zan, ezta?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia