Elgoibar (Gipuzkoa)

Guraso erdaldunen onespena D ereduari

Guraso erdaldunen onespena D ereduari Guztiz espainolizatuta zegoen eskolan D eredua ezartzea ez zen erraza izan. Gurasoen onespena behar zen eta gehienek ez zekiten euskaraz, eta D ereduaren alde egin zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-123-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Guztiz espainolizatuta zegoen eskolan D eredua ezartzea ez zen erraza izan. Gurasoen onespena behar zen eta gehienek ez zekiten euskaraz, eta D ereduaren alde egin zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Eta azpimarratu behar dut, gainera, D eredua ezartzea guztiz –guztiz, e!– espaiñolizatutako eskola baten ez dala erreza, lehen esan dudan bezala. Klaro, gurasoen onespena ere lortu behar zan eta guraso gehienek ez zekiten euskara. Eta, hala ere, D eredua beti babestu egin zuten, hau da, oso babestua izan zen D eredua. Eta Muguruza eskola garai hartan oso kontraste haundiko eskola zan. Ze zan eskola komarkala. Ordun, jasotzen genitun auzoetako ikasleak, inkluso baserrietako jendia. Ordun, bazegon –ba, ez dakit ze porzentaia egongo zan, baiña– porzentai bat euskaldun peto-petoez... [dago]. Hau da... Holan. Eta kontrastea zen. Ba, bueno, hori lortu zan aurrera eramatea. Baiña, klaro, D ereduakin kriston lasaitasuna guraso horientzako eta besteentzako be, ba, euskalduntze-prozesua onartzen zuten eta, gaiñera, ba, guraso gehienek bezala, ezta? ba beren seme-alabentzako hori nahi zuten etorkizunera begira.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia