Elgoibar (Gipuzkoa)

Pedro Muguruza eskola publikoa euskaldundu zenekoa

Pedro Muguruza eskola publikoa euskaldundu zenekoa Pedro Muguruza eskola publikoan irakasle euskaldunak sartzen hasi zirenean, lehenago zeuden irakasle erdaldunak, jatorrizko herrietara itzuli ziren. Euskalduntze prozesua bi urtekoen gelatik hasi zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-123-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Pedro Muguruza eskola publikoan irakasle euskaldunak sartzen hasi zirenean, lehenago zeuden irakasle erdaldunak, jatorrizko herrietara itzuli ziren. Euskalduntze prozesua bi urtekoen gelatik hasi zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esan doguna, zuek hasi ziñaten ya guraso bezela D eredua lortu nahian eta zer gertatu zan... hasi ziran irakasle euskaldunak etortzen eta hango irakasliekin zer gertatu zan? Euskaldundu ziran edo...?
- Ba ez. Alde batetikan ya nagusiak ziran. Eta, gaiñera, ba, bueno, lortu zuten –puntuazio nahiko altua zuten eta– lehiaketa.... Zelan esaten da? Leku-aldatze lehiaketan lortu zuten bere probintzietan edo beste lekutan… hau da, bueltatu zian jatorriko... jatorrizko herrietara.
- Orduan, eskolia berritu in zan guztiz, ez?
- Guztiz, guztiz, guztiz. Elgoibartar batzuk ere ya sartu zian eta, enfin, hasi zan… Prozesua, ba, pentsau, ba, 6-8 urte zian EGBn gehi 2 eskolaurrian, ba, 10 urteko prozesua izan zen.
- Pixkanaka-pixkanaka, ez? Nundik hasi zan euskalduntze-prozesu hori, Haur Hezkuntzatik?
- Klaro, klaro, 2 urteko gelatikan.
- Behetik gora juan zan.
- Behetik gora, klaro. Behetik gora. Allegatu zan, adibidez, ba, azkenengo urtia izan zen, ba, euskeraz ez zekiten irakasleak bizpahitru ziran eta gelditu zirenak azkenenego kurtsoakin, bukatzear zegoen kurtsoakin. Baiña sasi-baztertuta, ez?
- Eta gero, hori, irakasliena esan dogu, baiña gero materiala ere lehen dana gaztelaniaz egongo zan, irakasgaiak euskeraz...
- Bai, ba, prozesua paralelo... ikastolan egin zan bezala, ez? Ba paraleloa. Klaro, aurrera jun ahala, bai liburuak, materiala, apunteak... Eta ohiturak, adibidez, irteerak edo bisita didaktikuak eta...
- Hori da. Dana.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia