Elgoibar (Gipuzkoa)

Txistulariak gabon kanten lehiaketan

Txistulariak gabon kanten lehiaketan <p>Gabon kanten lehiaketa antolatzen aritu zen bere aita eta haren bitartez, txistulari taldeak ere parte hartu zuen. Euskarazko abestien liburu bat zeukaten eta handik ikasten zituzten kantuak. Kanturako lehiaketa bazen ere, txistua jo zuten. Gaztetxoek parte hartu zutela kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-115-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gabon kanten lehiaketa antolatzen aritu zen bere aita eta haren bitartez, txistulari taldeak ere parte hartu zuen. Euskarazko abestien liburu bat zeukaten eta handik ikasten zituzten kantuak. Kanturako lehiaketa bazen ere, txistua jo zuten. Gaztetxoek parte hartu zutela kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen dakat be bai, txistu eskolakuen lehenengo emanaldixa milla... bueno, ez dakit, urtia ez dakit zein zan, baiña txistu eskolakuen lehenengo emanaldixa izan zala Gabon kanten lehiaketia.
- A, bai. Hori izan zan… Centro Urbitarte zegoen lehen. Hori izango zan? Centro Urbitarte zegoen, bueno, elizako zentro bat, elizako areto bat zen, tabernia zakan eta gero zakan, ba, bueno, saloi bat. Hemen lehen ez zeuen. Sali bat hitzaldiak-eta emateko. Ta hitzaldiak-eta ematen zian han. Eta han egin zan txapelketa bat, gabon-kanten txapelketa bat. Eta antolatzen hor ibiltzen zan nere aitta. Eta nik uste dot nere aittak pixkat aprobetxau zabala, ba, ya zegoela hori, ba txistulari talde bat eruan eta bertan joteko.
- Eta euskerazko kantuak izango zian, ez?
- Bai, bai, bai. Hor zegoen… rebista bat dago `Txistulari´, txistularixena, eta handik ateratzen ziran batzuk, baiña gehixena zegoen beste liburuxka bat partiturekin eta han zeuden ba `Uso zuria´, e… gero... tipikuak. OIn ez naiz akordatze, baiña danak euskerazko abestiak. Eta handik ikasten gendun eta harek joten gendun.
- Baiña gabon kanten lehiaketa hori zan kantuan edo...?
- Bai ba. Gabon kanten lehiaketa izan zan kantuan, baiña gu egon giñan txistua joten… nere ustez izango zan, ba, bueno, esango zaban nere aittak: “Hor sartuko zaittuet eta holan jentiak ikusiko dau ere txistua ez dala bakarrik kalian joteko, ba, jo leikela konzierto bezela ere jo leikela”. ç
- Eta zeiñek parte hartuko ote zeban hor, lehiaketan? Herriko jentiak edo...?
- Lehiaketan abesten herriko jentia.
- Umiak edo...?
- Bai orduan umiak, umiak. Umiak zian. Bueno, umiak... Baiña umiak batzuk igual ya tendrían... Ni akordatzen naiz hor… zera, entzungo zendun, Pitxintxunekuak Marijo ta… haren kuadrillakuak, igual... haren kuadrillako batek gitarria joten zaban, Arratek, eta badakitt harek egon ziazela abesten, kuadrilla bezela. Orduan, bai, eukiko zeben 14 urte, 15 igual? Udaberri zakan izena, gaiñera, kuadrilliak. Eta irabazi zeben edo ez dakitt. Baiña gero... bai, baiña ume-umiak ez zian, ya... bueno, pixkat...
- Esan nahi dot ikasi, nunbaittetik ikasittako eukiko zittuen be bai euskerazko kantuak eta...
- Bai. Bueno, gero.... bai. Nere ustez orduan Olentzero... ez zeuan oindiok. Gerotxuau bai? Olentzero hasi zan... bueno, hor bueltan hasiko zan Olentzero. Elgoibarko "Juventud elgobarresa" hasi zan Olentzerori bultzatzen, lehenengo Olentzero horrek. Gaiñera, direktore zauan Igartua. Bai. Eta nik uste dot hor ere bai, horko taldekuak... Baiña lehiaketa horretan gaztetxuauak egongo zian. Baiña izan zian Elgoibarkuak. Baiña hori urte baten-edo antolatu zan, edo pare bat urte bakarrik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia