Antton Azpiazu Kaltzakorta

Elgoibar (Gipuzkoa) (1956)

Biografia

Elgoibarren jaioa, 1956an. Aita elgoibartarra zuen eta ama ere bertan hazitakoa, nahiz eta familia Etxebarritik etorria izan. Eskola nazionalean urtebete egin ostean, Pilar ikastetxeko San Viatorreko fraideekin ikasi zuen. Ikasketa guztiak gaztelaniaz egin arren, umetan euskara-eskola batzuk ere jaso zituen Felix Etxeberria eta Jesus Larrañagarekin. Aita, Anton Azpiazu, oso euskaltzalea eta kultura zalea zen eta gaitasun handia zuen musikarako. 1965ean txistua eta solfeoa irakasten hasi zen etxean bertan eta Anttonek ere umetan ikasi zuen. Gazte-alaiak txistu taldeko kide izan zen Antton eta Udal txistulari banda ere sortu zuten. Hainbat ekitaldi eta dantza-saiotan jo izan du urte askoan (Euskal Jaiak, Dantzari txiki egunak...), herriko dantzariei laguntzen. Aita hil zenean, berak hartu zuen txistu-eskolaren ardura zenbait urtez. 1970 inguruan Udal Musika Bandan sartu zen eta baita Mausitxa txarangan ere, handik urtebetera. Gaztetan "Juventud elgoibarresa" taldean ibili zen eta, besteak beste, euskara eta kultura bultzatzeko hainbat ekimen bideratu zituzten: euskal kantarien kantaldiak, "Diálogos para la juventud" aldizkaria, danborrada... Urte asko egin zituen Juan Mugerza krosaren antolaketan ere.

Zintak

KodeaDataProiektua
EGB-115 2022 Euskararen historia soziala Elgoibarren

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Umetan lagun artean erdaraz, gaztetan euskaraz Bideoaren ikonoa
2 Euskarazko klaseak umetan Bideoaren ikonoa
3 Aita txistu irakasle Bideoaren ikonoa
4 Herri-mezak: euskaraz eta kulturarekin Bideoaren ikonoa
5 Euskara mantentzeko giroa Bideoaren ikonoa
6 Juventud Elgoibarresa taldearen sorrera eta ekarpenak Bideoaren ikonoa
7 "Dialogos para la juventud" aldizkaria Bideoaren ikonoa
8 Ikastola hasitakoan, euskara kalean Bideoaren ikonoa
9 Boy Scout taldea: sorrera eta kanpaldiak Bideoaren ikonoa
10 Euskal musika jaialdiak; Maurizia etorri zenekoa Bideoaren ikonoa
11 Gabonetan trikitilariak eta karrozak Bideoaren ikonoa
12 Xake biziduna antolatu zutenekoa Bideoaren ikonoa
13 Maria Butron, Zeruko Argian idazle Bideoaren ikonoa
14 Ikurrina besoan eramateagatik, istiluak Bideoaren ikonoa
15 Alkateak baimena euskarazko gauzak antolatzeko Bideoaren ikonoa
16 Jaime alkateak euskararekiko jarrera ona Bideoaren ikonoa
17 Trinitateko danborrada berreskuratu zutenekoa Bideoaren ikonoa
18 Lurgabe eta Koska taldeak Bideoaren ikonoa
19 Gazte Alaiak txistulari taldea, udal txistulari banda Bideoaren ikonoa
20 Dantza solte txapelketak Bideoaren ikonoa
21 1972ko Euskal Jaia Bideoaren ikonoa
22 Txistulariak gabon kanten lehiaketan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
23 Odeoiko jaialdiak Bideoaren ikonoa
24 Aitak Antton Aranburu ezagutu zuenekoa Bideoaren ikonoa
25 Aubixako berritze lanak eta udalekuak Bideoaren ikonoa
26 Txistu akademiaren sorrera Bideoaren ikonoa
27 Txarangarekin herriz herri Bideoaren ikonoa
28 Mugerza krosa euskalduntzen Bideoaren ikonoa
29 Zarzuelak eta monologoak Bideoaren ikonoa
30 Igartuarekin abesbatza euskaraz Bideoaren ikonoa
31 Kuadrillak kantuz Bideoaren ikonoa
32 Elgoibarko Izarra eta Danobat Bideoaren ikonoa
33 Euskararen egoeraz Bideoaren ikonoa
34 Euskara sentimenduari lotuta Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia