Ixidor Solupe; Haritz dantza taldearen sorrera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-114-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ixidor Solupe ez dakite Ondarroan jaioa zen edo ez baina bizi osoa Elgoibarren egin zuela diote. Dena den, ama eta emaztea ondarrutarrak zituela kontatzen dute. Umeen eta helduen dantza taldeko arduraduna zen Isidor. Elorra taldea desagertu zenean, soka dantza mantentzeko ahalegina egin zuten mutil batzuek. Haietako batzuk umeen dantza irakasle ziren. Haritz dantza taldea osatzea erabaki zuten.
- Proiektua: Euskararen historia soziala Elgoibarren
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2022(e)ko ekainaren 13a
- Iraupena: 0:02:30
- Erref: EGB-114/034
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Dantza
Transkripzioa
- Ixidor Solupe bera elgoibartarra da, ezta?
- Ion: Bai, bueno... Harek beti ondarrutarra... buruan Ondarru dauka. Bere... izango da aitta edo ama? Solupe...
- Lurdes: Ama izango zan.
- I.: Ama izango zan ondarrutarra. ta bera ere ondarrutar batekin ezkondu zan, gaiñera. Baiña, bueno, nik uste dot bera Elgoibarren... ez dakit E lgoibarren jaiua, baiña bizi guztia Elgoibarren eingo zaban. Bera eta bere anaixa. Bera zan buru, bai umien taldian eta bera juten zan Elgoibarko Izarrako bileretara, arduradun bezela, dantza-taldeko arduradun bezela, umien dantza taldeko arduradun bezela, eta Elorrako... bera zan ere arduraduna. Eta harek laga zabanian, momentu baten iritsi giñan, ba, jaixak zetorrela, San Bartolomeko jaixak zetozela eta aurreskua egiteko, soka-dantza egiteko, ez zauan talderikan, Elorra desagertu zalako. Eta haura dala-ta, juntau giñan batzuk soka-dantza hau pixkat mantentzeko –Elorran ibilitako batzuk eta beste batzuk igual iñoiz dantza egin gabekuak. Baiña, bueno. Orduan juten giñan mutillak. Eske soka-dantzan –esan daban moduan Lurdesek– soka-dantzan mutillak parte hartzen zeben, nahiz eta gero jendian artetikan atara neskak. Eta, orduan, haura sortu gendun taldia soka-dantza edo aurreskuka egiteko San Bartolomekua. Eta batzuek lehendikan ziran eta jarraitzen zeben izaten umien maisuak, umien dantza maisuak. Eta, orduan, ba, taldia azkenian pentsau gendun talde bat osatzia ya neskekin.
L.: Bai, neskak eta mutillak danak, talde bezela. Eta izateko pixkat guk nausiak ikasi dantzak guk egiteko… porke, bueno, Elgoibarren eitten zian lau edo bost... dantza batzuk –sei edo– beti berdiñak, beti berdiñak, eta nahi gendun ikasi dantza berrixak kanpokuak. Ikasi guk, nausiak, eta gero umieri erakusteko dantza diferetiak. Eta horrela sortu zan pixkat idea horrekin, osea, talde... Haritz Dantza Taldia. Bai, bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!