Elgoibar (Gipuzkoa)

Aitak "euskara-klaseak" ematen zizkion etxean

Aitak "euskara-klaseak" ematen zizkion etxean Eskola txikian hasi zen umetan, Satur irakaslearekin. Zazpi urterekin fraideetara joan zen. Eskolan dena gaztelaniaz egiten zuten eta baita lagunartean ere. Euskaraz etxean bakarrik. Aita konturatu zen Txominen euskara trakesten ari zela eta eguerdian "euskara-klaseak" ematen zizkion etxean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-111-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskola txikian hasi zen umetan, Satur irakaslearekin. Zazpi urterekin fraideetara joan zen. Eskolan dena gaztelaniaz egiten zuten eta baita lagunartean ere. Euskaraz etxean bakarrik. Aita konturatu zen Txominen euskara trakesten ari zela eta eguerdian "euskara-klaseak" ematen zizkion etxean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ni eskola txikixan hasi nitzan hemen. Señorita Satur zan, Elgoibarko ume guztiak 50-55 urtetan zihar hor egon zian Saturrekin umetaz. Eta gero ya 7 urtekin jun nitzan frailliengana, horra, kolegixora, "Clérigos de San Viator" zian haretxek. Baiña bai hemen eta bai han erderaz, erderaz, dana erderaz. Euskeraz ezer ezer... ezta... ezer ere! Bueno! Lagunen artian erderaz. Telebisiua ez zauan orduan, baiña… dana erderia zan! Dana erderia! Etxian. Etxian. Eta goguan dakat ni... gu lau anai gera eta ni nausixena ta, klaro, etxian bai dana eitten gendun euskeraz, dudarik be! Baiña beste dana... Ta aitta konturatu zan ñooo... nik erderakada batzuk be botatzen nebala ta aditz batzuk ez nebala ondo esaten ta hau ta bestia. Ta aittak ein zaban... gure etxian ordubatian bazkaltzen zan beti, ta aitta ertetzen zan taillarretik hamabixetan. Eta denboraldi luze baten egon zan –gu hamabixak eta hamarrian ertetzen giñan kolegixotik–, ni kolegixotik etxera etorri ta aitta txikiteua laga –klaro, hamabixetatik ordubatera, ba, txikiteua lagunekin–, laga txikiteua ta etxera etortzen zan. Ta han zekan liburu bat; bixok jartzen giñan mahai baten eta aittak: “Benga, hau ez dao ondo esanda, hau hola esaten da” ta ra-ra-ra-ra. Bai. Jolin...!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia