Elgoibar (Gipuzkoa)

Salbakonduktoa behar batetik bestera ibiltzeko

Salbakonduktoa behar batetik bestera ibiltzeko <p>Inguruko mendietara joaten ziren gaztetxotan, Urko, Izarraitz... Gero, Aizkorrira, Aralarrera... kamioietan. Larrunera-eta leku guztietara joateko 'salbakonduktoa' atera behar zen Gobernu Zibilean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-069-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inguruko mendietara joaten ziren gaztetxotan, Urko, Izarraitz... Gero, Aizkorrira, Aralarrera... kamioietan. Larrunera-eta leku guztietara joateko 'salbakonduktoa' atera behar zen Gobernu Zibilean.

Transkripzioa

-Mendira itten genduan, hemen oiñezkuak eitten genduzen hemen inguruan, ezta? Urkora, Izarraitzera, Karakatera, Irukurutzetara... Eta orduan haundixa zan, motxiliakin hola juan, zera ta... Gu mutikuak beti... Gero juten giñanian Aizgorrira, Aralarrera, San Donatora... Horretara juten giñanian, juten giñan Gorbeara, kamioietan. Komioiei ipintzen zuen toldua gaiñian eta hala juten giñan. Eta orduan Larunera ta eskursio guztietara juteko salbakondukto bat etara bihar izaten zan Gobierno Zibillian. Bestela ezin zan mobidu herrittikan hola kanpora ta zerera, eskursiua hola organizatzen genduanian ofiziala taldeak, horrela mobitzen giñan. Bastante berandu arte.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia