Elgoibar (Gipuzkoa)

Mutikotatik mendira Eup! taldearekin

Mutikotatik mendira Eup! taldearekin <p>Mutikotan Herriko mendigoizale beterano batekin irteten ziren inguruko mendietara. 'Eup!' zen Elgoibarko taldea. Oso motxila gutxi zegoen orduan. Senide batek Bartzelonatik ekarri zion mendiko materiala.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-069-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutikotan Herriko mendigoizale beterano batekin irteten ziren inguruko mendietara. 'Eup!' zen Elgoibarko taldea. Oso motxila gutxi zegoen orduan. Senide batek Bartzelonatik ekarri zion mendiko materiala.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zein da zure lelengo rekuerdua mendixakin? Mutikotan hasi ziñan?
-Mutikotan? Ba esaten dizut, ba nik... Lanian hasi nitzanian, berrogeixan, hamahiru urtekin, han suerte bat euki naban, ba han zauren mendizale bat oso jatorra, gerra aurretikan mendizaletasuna eitten zabana. Eta harek zaukan beste lagun bat edo oso zera. Harekin urtetzen genduan Izarraitzera, eta Kalamua aldera, Urkora, Irukurutzeta aldera, [Antzipitzara?] Andutzera... Eta horrela hasi giñan. Ta gero poliki-poliki... Zan Grupo Eup! Elgoibarkua. Gero hortikan ba Elgoibarren zeuan grupo oso berezi bat, Grupo Eupekua; ta orduan motxillaik eta iñork ez, eta juten giñananian hola mendira, guk ez zakaun ezer, eta motxilla bakoitzian eruaten zaben janarixa lau lagunena. Zegatik eze orduan egongo zian Elgoibar guztian dozenerdi bat motxila. Ta dozenerdi motxila horretan ba eruaten zan orduan janarixa ba igual hamar edo hamabost lagunena.
-Karua izango zan orduan motxila bat, ezta?
-Nik lendabizikua zerian erosi naban, Barzelonan, tiak ekarri zien. Ta oiñetakuak eta horrek abarkekin eta. Ahal zan moduan, praka milraiasekin eta. Orduan horrela zan nere hasieria, ezta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia