Agurneren ugazaba zatarra baina jatorra
Agurnek etxean egiten zuen grabatzen Eibarrerako. Damaskinatua deitzen zaion teknika. Ugazaba zatar-zatarra ei zen baina jatorra.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Arianne Unamuno
- Data: 2010(e)ko uztailaren 27a
- Iraupena: 0:01:29
- Erref: EGB-068/043
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Industria motak » Grabatua
Transkripzioa
-Eta zuk grabatzen?
Agurne: -Damaskinado, bai. Eibarren. Etxian eitten naban baiña Eibarko, Eibarrerako.
-Hango taillarren baterako. Ze taillerretarako?
Agurne: -Bueno. Partikularra zan, Adolfo Santos. Beittu, zan zatarra, baiña, Nati, zenbat maitte nindduan harek! (barre). Zan zatar-zatarra, holako belarrixak, eta neri "me parecía hasta guapo!" (barre). E, Nati...
-(...) Hor ze itten zenduen edo zela zan hori?
Agurne: -Bueno ba haura zan partikularra eta ni lanera presentau nitzan ta hartu nidduan, eta haretxentzako itten naban lana, ta npla?, ba ez zan izango asko baiña kobratzen naban hillian azkenian, ba nere aiztiari ekartzen nion ipuinak.
Nati: -Eta baitta telak eta ere bai, gonak... Nik euki naban gona bat honek ekarritta telia etxian jositta. Bai. Etxian josten genduan.
-Zenbat urtekin hasi ziñan?
-Hamabost bat urte edo hamasei, ez dakit zenbat. Eta lehen gaiñera ni Eibarrera juten nitzan mordo batetan. Nakixan Eibarko barri, ta oin ez dakit ezer. Ahaztu jata dana
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!