Maistrak bizitza guztia Sallobenten
Cara al Sol egunero abesten zuten. Maistrak ez zien zigorrak ipintzen euskaraz egiteagatik. Donostiarra zen maistra. 18 urte ingururekin etorri eta bizitza guztia Sallobenten eman zuen. Apopilo kale-baserri batean.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Arianne Unamuno
- Data: 2010(e)ko uztailaren 27a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: EGB-068/028
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
Agurne: -Francon banderia atara, e, Nati, eta 'Cara al Sol' egunero.
Nati: -Egunero abesten gendun 'Cara al Sol' eguerdixan, eta goizian jun eta Aittiaren einda eskolan hasi.
Agurne: -Hori zan...
Nati: -Eta gero 'Cara al Sol' abestu ta etxerutz. Hori egunero.
-Zigorrik ipintzen zetsuen euskeraz eitte arren?
Nati: -Ez. Hori... Nik usten dot zer itten zabala.
Agurne: -Konprendidu. Berari in ezian...
Nati: -Bai. Giñala euskaldunak eta berari erderaz in bihar giñuala baiña. Bai, hori ze itten zaban, bai, rekonozitzen zaban hori, bai. (...). Bai baiña bera Donostittik etorri zan eta.
Agurne: -Ba pentsaizu, etxe baten egon zan haura..., apopillo egon zonan ba haura, ez?
Nati: -Klaro, haura etxe batera etorri zan eta hantxe pasau zittuan urte guztiak eta jubilau ta dana hantxe in zan.
Agurne: -Larogetamar urte arte, hantxe.
-Nati: -Ba haura igual etorriko zan...
Agurne: -Hemezortzzi urtekin.
Nati: -Orduan Magisterio ez zan izango gaurko bezelako... Baiña bazeukazen bere... estudixuak, bazeukazen. Donostiatik hola etortzeko, pentsaizu.
-Eta zer egon zan, auzoko baserriren baten edo apopillo...
Nati: -Bueno, basarrixa ez zan, kale-basarrixa zan.
Agurne: -Baiña aldatu be (gabe) leku baten denpora guztia.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!