Dantza lotua debekatuta Azkoitia partean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-068-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gaztetako erromeria lekuak: Kurutzeta, Irukurutzeta, Sallobente. Kurutzetan, Elgoibarko partean, 'agarrauan' (dantza lotua) egiten zen eta Azkaraten edo Madariagan, Azkoitia partean, ostera, debekatuta zegoen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Arianne Unamuno
- Data: 2010(e)ko uztailaren 27a
- Iraupena: 0:00:52
- Erref: EGB-068/011
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
- Eta zuek nora joaten ziñen?
- Agurne: Gu?
- Nati: Kurutzetara eta San Lorentzora erromerixara.
- A.: Erromerixara baiña. Kurutzetara eta. Egun baten nere semiak esan zian: ama, lehen erromeixara juten ziñan, ez?, eta bai. Eta nora? Batian Kurutzetara, edo Irukurutzetara ere, ta. Ze nahixaoko neuke nik oin egotia hori! Horrek erromerixa horrek.
- N.: Erromeixara, Sargoatera Santixauetan, Irukurutzetara zerian, Santakrutz egunian...
- A.: Baina bestela Kurutzetara.
- N.: Hori, Kurutzetara. Eta San Lorentzon'e egoten zan batzuetan.
- A.: Eta Kurutzetan, begira, Elgoibarko partian agarrauan itten zan, eta Azkaraten partitzen zan, Aizkoitixan ez zan itten agarrauan. Madarixan prohibiduta zeuan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!