Elgoibar (Gipuzkoa)

Domeketan goizeko mezara eta gero etxe garbiketak

Domeketan goizeko mezara eta gero etxe garbiketak <p>Domeketan seiterdietako mezetara joaten ziren beldur galanta pasatuz iluntasunagatik. Gero etxera etorri eta garbiketak: zoruak 'arenau', argizagia eman eta abar.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-068-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Domeketan seiterdietako mezetara joaten ziren beldur galanta pasatuz iluntasunagatik. Gero etxera etorri eta garbiketak: zoruak 'arenau', argizagia eman eta abar.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Nati:-Ostantzian ba aurrera halaxe. Eta gero pixkat haudittu giñanian ba, mezia're hain zan sagraua, ba goizian juten giñan gu bixok seitterdietako mezetara.
Agurne-Baiña txingorra bazan ere!
Nati:-Juten giñunazenan eta eitten gendunan 'meza-txandia' esaten zakona.
Agurne--Bai. Eta zelako sustuak pasatzen genduzen bidian!
Nati:-Bai. Ba batian bata zatorren bizikletan poliki-poliki argixakin gabian eta bajatzen giñan San Lorentzoraiño farolakin eta gero handik behera oiñez baiña argirik gabe, eta baten bat juten baldin bazan goizian lanera edo bizikletiakin atzetik, eta igual poliki-poliki zixenian ba sustuak hartzen genduzen. Eta goizeko seitterdietan igual neguan ere...
Agurne--Pentsau geure ondoren zatorrela, ta holaxe. Baiña billurrez aidian, e! Bueno, nik pentsatzen dot orduko meziak oinguan doblia balixo zabala.
Nati:-Bai, eta gero seitterdietako mezia entzun, etorri etxera, eta gero bestiak juten zian mezetara eta guk eitten genduzen etxeko lanak. Gaiñera lehen dana zan arenau lejiakin ta hondarrakin. Eta habitaziuetan dana "cera de palo" esaten zakona. Eman zepillua, alanbria, eta astian behin demaseko garbittua etxieri.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia