Elgoibar (Gipuzkoa)

Bertso pupurria

Bertso pupurria <p>Fermin Galan eta Angel Garcia Hernandez militar errepublikazaleen ohorezko bi bertso kantatu ditu gorago. Orain bertso berriak gogoratu zaizkio. Beste multzo batzuetakoak izan daitezkeenak ere gehitu ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-061-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Fermin Galan eta Angel Garcia Hernandez militar errepublikazaleen ohorezko bi bertso kantatu ditu gorago. Orain bertso berriak gogoratu zaizkio. Beste multzo batzuetakoak izan daitezkeenak ere gehitu ditu.

Transkripzioa

Bi kapitanen pasadizua
bihar det adieraztia,
Garcia Hernandez esposatua
Galan zan mutil gaztia,
gurasueri kostatzen zaie
seme ederrak haztia,
gero hola tiroz hillazi
hori da gauza tristia.

***
Xoxo beltz hori egunen baten
jaio zan gari tartian,
kaltia franko egin du horrek
Espaiñiako partian,
ez det uste nik izandu dala
guziontzako kaltian,
alkarrengana gorrotu gabe
ondo konpondu gaitian.

Errege edo morroi beltz hori
egiña dute bialdu
berrogeta bost urte inguruan
hemen ein degu mantendu,
aspaldi samar batzuen partetik
egin degu ba guk saldu,
berriz honutza agertzen bada
ez aterikan zabaldu.

Oandiokan ez omen dago
jentia ondo aseta,
ez dakianik baldin badago
zabalduko nik gazeta,
urtian zazpi milloi inguru
eramana du soldata,
hala ere ez da gizendu
kasta txarrekua da ta.

(...)

Horren tartian gehixago ere
badaude gizon gaiztuak
Hori pixka bat [...]
izan balitzaz prestuak.
Luziferreren eskolan daude
ondo estudiatuak,
modu horako negoziuan
dabiltza aberastuak.

Aitona zahar bat hoien tartian
ez dago oso zuzena,
beste gauzarik geldi uztiak
emon omen dio pena,
modu horretan betia dauka
diruakin almazena,
izenik ez det esango baina
hanka bat dauka herrena.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia