Galan eta Garcia Hernandez militar errepublikazaleen ohorezko bertsoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-061-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Fermin Galan eta Angel Garcia Hernandez militar errepublikazaleak Jakan altxatu ziren 1930ean. Fusilatu egin zituzten monarkiaren aurka egiteagatik. Haien ohorezko bertsoak kantatzen ditu Mariak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 17a
- Iraupena: 0:00:51
- Erref: EGB-061/007
- Kodifikatzailea: Eli Agirre
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bertsoak
Transkripzioa
Fermin Galan eta Garcia Hernandez
biak ziran kapitanak,
Abenduaren hamalauetan
afusillatu zianak,
kristau gaiztuak eiten ditue
modu horretako lanak,
aber zer nahigabe hartuko
zeben haiek hazi zituanak.
Gogoratzian nere bihotza
egiten da erdiratu,
sasorik onenian horrela
mundua bihar lagatu.
Espaiñia ta Euskal Herrixa
horrek digute salbatu.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!