Auzolanak: lurra jasotzea eta garia ebakitzea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-058-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 12a
- Iraupena: 0:01:49
- Erref: EGB-058/007
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
-Eta auzolanian lurra jasotzen zertarako ibiltzen zinein ba?
-Ba ganauakin labratzen zanian, lurrak beti behera itten zaban, eta guenian lurra palta, eta haura jaso itten zan.
-Orduan joaten ziñain beste batzuen etxera...
-Bai, bata bestiari laguntzen ere ibiltzen giñan. Bai, auzolana.
-Lurra jasotzia auzolana...
-Bai, zestua kargau eta lepuakin guenera eruan. Hori indakua naiz ni, askotan gaiñera. Bai, eta gazterikan hala're.
-Beste auzolanik eitten zeuen?
-Bai, garixa ebaten ere bai. Gari ebaten izeten giñan. Bueno, lehen esan [dotsutena] Aubixa, harek, goixa nola dan haura, (hemen behian baiño) hamar egun lehenao igual heltzen zan hemen garixa, eta harek etorten zien gurera. Aubixa ta Urkiolatxikikuak eta, Goiketxekuak eta horrek danak etorten zien gurera. Eta gero gu juten giñan, geuriak ebaitta ipintzen genduzenian metia inda, jasota, hara juten giñan laguntzera. Zorrak pagatzera.
-Eta zuek garixa ebagi be auzolanian eitten zenduen?
-Eskuekin.
-Baiña auzolanian?
-Ibilitta nao ni, bueno!
-Ebaten auzolanian.
-Garixa ebaten.
-[...]
-Joten eta ebaten eta danian ibilitta nao ni auzuetan, Jesus! Hoixe bai, gazte askorikan!
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!