Arreba eta nobio errepublikanoa aurrera joan ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-057-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arreba eta nobio errepublikanoa aurrera joan ziren. Nobioa hil egin zen gerran. Gero, arreba Bartzelonara joan zen pilotan jokatzera.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 12a
- Iraupena: 0:01:59
- Erref: EGB-057/019
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
-Hemeretzi egun edo etxian eta atzera buelta eitteko arreba zauan, gerratian haura aurrera joan zan, nobixua zerekua Eibarkua zakan eta, npbixua ta bixak aurrera joan zian eta. Nobixua republikanua zan amorratua, eneeee! Hamen ere gu nazionalistak beti. Neu nazionalistia, nik sekula ez dot ukatu. Nik neuk botua oin ere nazionalistei, sekula ez dot paillau. Aurretikan di-da eitten dot, joaten naiz eta bota korreotikan eta amaittu eta kitto. Eta nik zeiñi botatzen dian iñor ez da enteratzen. Korreosetan bakarrikan. [...]
-Arrebian nobixua republikanua...
-A, bai. Haura joan zan aurrera ta. Nobixua enlaze, motuak, e; artistia zan haura ere, mekanikua ona, Eibarren harek estimazio edarra zeukan, senidiak erosi nahi zaben, ipiñi nahi zaben eurak taillarra, baiña harek bere kontura edozenbat diru etaratzen zaban. Motuak, edozein moto zahar erosi ta moto berrixak pinttauta ta berak ipintzen zittuan, berak arreglau dana. Ba nobixua hil. Joan zan zeera ta hamen pelotan ibilitta zauan ikesten, zerian, Elgoibarren Kamiñerokuan eta. Joan eta Bartzelonan pelotan ekin zion. Nobixua palta ta zeoze, hara joanda ez zaukan pasadizo ona ezin zeikien pasau. Ta Barzelonan pelotan ekin zion.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!