Bonbak etxe inguruan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-057-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eibartik nazionalei botatako jaurtigai batzuk Arane ondoan lehertzen ziren. Lehertu ez zirenak Pedrok desgaitu eta etxera eraman zituen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 12a
- Iraupena: 0:01:32
- Erref: EGB-057/012
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Bestela jo ezkero kaiñonazuak, e. Eibartikan jaurtittakuak hona zerari nazionalei Arratera botata, Arraten elizian pasauta, hamentxe sartuta, hamentxe jaten gaurela ere jota baiñuak eta danak kee beltz-beltzakin eta lurrez dana, bentania zabalik zeuan eta dana beteta laga zaban hortxe jota hamabost eta erdiko proiektillak. Beheratxuao beste bat, han behian beste bat esplotau zabana beste bat; beste bat hor arbolia jota handikaldera ere pasau zan, eta beste bat Armoretako etxe berrixa dagon tokixan zihar. Baiña harek, e, lelengua edo zan, han goixan nabua jorratzen gebizen eta harek ekarri zaban du-du-du-du!!!, eta Armoretako behixak han lauan etxe berrixa dauan tokixan jata zoratuta, euren parian pasau zan berta-bertan eta harutzatxuauan behia joa zaban. Jo baleu muturrakin behia akaso esplotauko zaban baiña. Nik hamen jota joan zan hara [...] etxian ondora proiektil bat, eta etxera ekarri ta hustuta hor euki naban eta. Beste bi edo ez dakit nundik ekarri nittuan. Hamabost eta erdiko bastante, holako bala handixa. Eta haura esplotia (espoleta) kendu eta ni mekanikua, esplotatzeko ere. Han eukitzen zaban pistoe handixa, haura soltau, tornillua soltau eta haura pistoia kendu ezkero harek ez zaukan arriskurikan. Barrua polboraz beteta, zuri-zurixa, polboria izengo zan edo.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!