Emakumeak eta gizonak elizan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-055-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garai batean, elizan gizonezkoak aurrean jartzen ziren, bankuetan, eta emakumeak, ordea, atzean, aulkietan. Jauna hartzea ere gizonek emakumeek baino lehenago egiten zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 11a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: EGB-055/021
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna
Transkripzioa
-Zela jezartzen zien gizakumiak eta emakumiak elizan?
-Elizan orduan zeuden bankuak, bankuak elizan aurrian eta atzian sillak. Atzian zeuden sillak. Eta bankuetan ba jeneralian emakumiak egoten zian baiña jeneralian gizonezkuak bankuetan eta silletan andrazkuak.
-Garai hartan gizonezkuak aurrekaldian eta emakumezkuak atzian.
-Bai. Gaiñera preferentzia eukitzen zeben gaiñera gizonezkuak eskumako alderdixan. Ezkerreko alderdixan emakumiak gehixao egoten zien baiña. Bai, nahasi egoten zien. Gero atzian zien sillak. Eta orduan zan ohitturia sepultura eta guzti, bakoitzak bere sepulturia, ez dakizu? Ta ba bakoitzak bere sillia eukitzen zaban eta.
-Jauna hartu nahasik edo lelengo gizonak eta gero emakumiak edo...
-Nahasik. Baiña jeneralian gizonezkuak izaten dia [azkenengo?]. Gizonezkuak eta gero emakumiak izaten zian.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!