Esnea eta barazkiak saltzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-054-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bost behi izaten zituzten. Ardirik ez. Berak eramaten zuen esnea kalera astoan. Berdura ere saltzen zuten hainbat lekutan. Okindegi batean uzten zuten, eta Eroski ere bezeroen artean zegoen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 10a
- Iraupena: 0:01:29
- Erref: EGB-054/007
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
-Ganauak bagaunkazen.
-Zenbat?
-Guk bost bat behi eukitzen genduzen. Ta txalak eta astua, horretxek.
-Ardirik?
-Ez, ez, ardirik eta ez, hortik ezer ere ez.
-Ganaua, okelatarako edo?
-Esnia. Neuk eruaten naban. Goizian astuakin pare bat kantinkara hartu eta kalera jun eta etxerik etxe partiu. Eskilarak gora ta behera. Orduan aszensoreik ez dakit zeuan. Baten bigarren pisora, hirugarrenera, hurrengo ez dakit nora ta haintxe, partiu.
-Egunero.
-Egunero.
-Ggoorra zan esnezainen bizimodua. Zenbat bezero eukitzen zittun?
-Ba lau-bot bat bai. Gehixao igual, ez dakit neuk seguru. Gero berduria ere saltzen genduan.
-Plazan?
-Plazan ere bai, eta gero nik erueten naban dendetara. Eroskira ere bai, eta panaderixara eta porruak; txortak in eta igual hamar txorta edo gehixao eruan, laga han eta paatzen zien eta plazara jun be. Neetzat hobeto zan.
-Eroskikua kontu barrixa da, ezta?
-Lengua zan hori. Lehenao. Oin ez dabe hartzen basarriko jenerorik horrek, horrek kanpotik ekartzen dabe, baiña orduan nik Eroskira ere erueten naban.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!