Elgoibar (Gipuzkoa)

Soldaduen lagun nola egin zen

Soldaduen lagun nola egin zen <p>Ohitura zaharra zen, norbait hiltzen zenean, bere izenean eliza barruan manta bat jartzea, eta goizeko mezan mantaren gainean kandela bat piztuta jartzea. Hil ondorengo urtebetean, egunero jartzen omen zen kandela. Nazionalak Elgoibarren sartu zirenean, Mirenek zeregin horretan ziharduen senide baten izenean. Beldurrez joan zen hurrengo egunean, baina egunak joan ahala, soldadu guztiak lagun egin ei zituen. Errekete asko izan zituen lagun.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-051-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ohitura zaharra zen, norbait hiltzen zenean, bere izenean eliza barruan manta bat jartzea, eta goizeko mezan mantaren gainean kandela bat piztuta jartzea. Hil ondorengo urtebetean, egunero jartzen omen zen kandela. Nazionalak Elgoibarren sartu zirenean, Mirenek zeregin horretan ziharduen senide baten izenean. Beldurrez joan zen hurrengo egunean, baina egunak joan ahala, soldadu guztiak lagun egin ei zituen. Errekete asko izan zituen lagun.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, gerria izan zan gero ta ia. Ni, honek sartu zian egunian, hurrengo egunian ze billur neukan urtetzeko kalera.
- Horreik nazionalak sartu zianian?
- Bu! Zeatik derrigorra genduan guk elizan, orduan zan ohitturia baten bat hiltzen zanian, elizan jartzen zan holakotxe manta beltz bat ta urte guztian beratzietako mezetan piztutzen zan kandela bat. Kandela bat piztu. Ekarrizu, hor, ohola badao ba Arantzazuko zera? Sukaldian. Hor armaixuan pegauta, pegauta ez. Holakotxe ohol bat…
- Argizaiola.
- Argizaiola, kandeliakin. Zauan ohitturia urte guztian… Hori, hori! Urte guztian piztuta egoteko mezia hil zanagaittik. Beittu, argizaiola.
- Bai, argizaiola.
- Hau ipintzen genduan piztuta hola manta gaiñian.
- Manta baltz horren gaiñian?
- Manta beltz bat…
- Ta mantia nun ipintten zeuen?
- Elizan.
- Eliza barruan, […]
- Lurrian, lurrian.
- Lurrian.
- Eta hau ipintzen genduan hola piztuta meza bittartian. Ta honi sartu ta hurrengo egunian juan biha nitzan ni, zeatik geunkan holako bat basarriko bati itten. Basarrixan hil zan bat ta urte guztian nola euki biha zan, eurak ezin zian bajatu ta guri ematen ziguen urte guztian, ba, meza haretara juateko kandeliakin. Gero igual ekartzen ziguezen edo babak, edo patatia, pagatzeko. Ze itten, ze mesede itten giñun. Hauraxe. Eta honek sartu ta hurrengo egunian beratzietako mezetara juan biha nitzan. Nik neukan billura!
- A, nazionalak etorri zianian?
- Bai.
- A, orduan zan hori basarrittar hori hildakuoi?
- Bai, ta hauraxe geunkan, manta haura urte guztian eitteko. Urten naban etxetik billur batekin! Ta juan nitzan Plaza Handira, aiuntamentua dauan tokira, Plaza Handira, ta arkupiak zeuden holaxe soldauz beteta. Pasau nitzan plazatik baiña holaxe, e? Pasau nitzan elizara, e? Billur batekin! Juan nitzan ta akabo. In naban mezia eukitzeko ta etxera zuzenian berriz ere. Ta handik aurrera, ba, egunero-egunero, ba, urtetzen-urtetzen, poliki-poliki-poliki, soldauak eta danak ein genduzen lagunak. Intendenzia zauan, hor, bakizu nun zauan intendenzia? Elizia, ezta? Gero bide hori badao ba [paratokiko] hona sartzeko?
- (gizona) A, bai.
- Hor zauan intendenzia, hor baju horretan ta kamioia sartzen zeben hor gauzekin, jateko gauzekin ta. Halako lagunak ein genduzen soldau batzuk, juaten giñan bakoitzian ematen ziguezen edo bote bat atuna edo jatekua zeoze ematen ziguen ta hantxe egoten giñan eurokin. Soldauekin, e? Baiña falangista batekin ere in genduzen.
- Lagun?
- Lagun ta reketiak ere bai. Rekete asko euki genduzen gaiñera lagunak.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia