Euskara irakasteko Oñatibiaren liburua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-051-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 05a
- Iraupena: 0:01:49
- Erref: EGB-051/038
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak
Transkripzioa
-Eta zuk euskerazko eskolak emon zittuanian, aurretik ibilita zeozen euskeria erakusten? Planik edo libururik edo ezer bazeukatzuen edo?
-Ez, ez. Atzoegon nitzan ni, , erañun egon nitzan Donostian eta zabaldu naban kajoi bat eta euskerazko zerak. Esaten naban: nik hau eman naban? Ze liburu ibilli naban? Eta honek danak nik erakutsi nittuan, nik honek danak?
-Zer zien? Orduan euskera baturik eta ez zegoen, ezta?
-Ez, baiña "zu zara" eta "i aiz" eta. Ni hika sekula ez naiz ibili. "Hi haiz" eta, "hura da" eta "gu gara" eta "gu garenok", eta "gu joan giñan" eta. Hori danak neukazen, da-da-danak hantxe liburuan.
-Eta ze liburu jarraiketan zebein, bertako euskeria edo gipuzkuakua edo?
-Ez, hemengua.
-Bertakua, etxekua?
-Nik uste baietz. Singularra eta plurala eta horrek danak.
-Zuk zeuk eskolan erderaz ikasi zittuen gauzak hemen euskeraz erakusten?
-Ez, eskolak ez, horrek liburu batzuk zian, Oñatibia zan, Oñatibia uste dot zala.
-A, sistemia Oñatibiana?
-Bai. Gero aldatu in zittuen. Haura erretza (sic) zan, errez erakustekua.
-Eta hor zenbat denpora egon ziñan euskeria erakusten?
-(?)
-Baiña kurso bat baiño gehixao?
-Ez, ez.
-Hilabete batzuk?
-Bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!