Elgoibar (Gipuzkoa)

Miren euskara irakasle

Miren euskara irakasle Ikastola sortu aurretik euskarazko klaseak ematen zituen Mirenek. Senarra kartzelan egon zenean, “Mecánica” eskolan eman zituen euskara klaseak. Umeei libururik gabe irakasten zien, baina “Mecánica”ko mutilekin Oñatibiarena erabili zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-051-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ikastola sortu aurretik euskarazko klaseak ematen zituen Mirenek. Senarra kartzelan egon zenean, “Mecánica” eskolan eman zituen euskara klaseak. Umeei libururik gabe irakasten zien, baina “Mecánica”ko mutilekin Oñatibiarena erabili zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zu ikastolan be, edo ikastolak sortzen be ibilli ziñan, ezta? Zu edo gizona edo bixok…
- Bai, gizona, bai. Gizona bai. Nik gero klasiak ere ematen nittuan.
- Ikastolan?
- Ikastolan ez. Ikastolarik ez zauan oindio.
- Euskeria erakusten?
- Bai. Gero haura egon zanian kartzelan, hemen egon nitzan Mecánica-n. Zeoze bihar naban ta, taillarretik ez genduan ezer atara ta, ezer ere ez. Eta hemen egon nitzan ta hemen denpora gitxi in naban, e?
- "Mecánica" ze da taillerren bat edo...?
- Bai, hementxe, eskola hau. "La Mecánica" esaten, Mecánica edo zela esaten diue honi? Automobilismo ta danak ematen dittue. Hemen, hemen, hemendik ikusten da. Hortxe egon nitzan. Abixau zien nahi banaban ordu batzuk eta, bueno, ba, baietz.
- Eta ze klase emoten zeben, euskera klasiak?
- Bai, mutilleri. Bai, mutilleri ematen egon nitzan.
- Hori zenbat urtekin? - Ezkonduta, ezkondu ta gero zan ta.
- Gizona kartzelan…
- Bai, bai, bai. Ta lehelengo, lehelengo ere egon nitzan txikixauekin. Orduan bai txikixak, orduan txikixa zeuan… orduan ez zauen ez, ezer ere ez, orduan bai ez zauala ezer. Lehelengo ibilli nitzan, honek, illoba hau hemen egon dana, honek txikixak ziala, honek txiki-txikixak ziala. Danak "izeko" esaten zien, honek "izeko" esaten zien, ta ume guztiak nere illobak zian, danak. "Izeko Miren! Izeko Miren!" ta haintxe, kantuak eta, zeoze, ez dakizu? Hemen ez, hemen liburu batzuekin "de Oñatibia", Oñatibia, ibilli nitzan. Ya hemen pixkat zeraua.
- Mecánica horretan?
- Bai.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia