Elgoibar (Gipuzkoa)

Kongregazioen indarra

Kongregazioen indarra <p><em>Hijas de Mar&iacute;a</em> eta luistarren kongregazioetako kideak ziren. Luistarrekin egindako txango bat gogoan du Bitorrek, Mirenen koinatuak; 200 gaztetik gora joan ziren txangora. Dantza lotuan egiteagatik neskek ez zuten zigorrik izaten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-051-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hijas de María eta luistarren kongregazioetako kideak ziren. Luistarrekin egindako txango bat gogoan du Bitorrek, Mirenen koinatuak; 200 gaztetik gora joan ziren txangora. Dantza lotuan egiteagatik neskek ez zuten zigorrik izaten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gu gero dotrinatik eta dotriña amaittuta gero ere grupuak-eta eitten genduzen eta ya astero-astero gure zerak.
- Hijas de Marian egon ziñan?
- Bai, jesus! Eta hori baiño gehixao ere bai, gaiñera. Hijas de Maria eta, jesus!
Koinatua: -Luistarrak eta. [...] Lurdesera jun giñuan guluistarrekin eskursio bat don Jose Mariakin. Ikusi in bihar da han etaratako argazkixa, e. Nik ez dakitt, igual berrehun lagun gaude, gaztiak, e. Orduan gaztiak hillian behin luistarren zerera juten zittuan.
- Berrehun gazte elgoibartarrak?
- Bai, bai, danak Luistarrak, lehen danak luistarrak zien.
- Eta zuek kastigaitten zittuein baltsiaun dantza eittiagatik eta?
- Neri ez. Ta guk itten genduan, e.
- Ba Hijas de Maria...
- Gu giñan "los trompos de la plaza". Lelenguak urtetzen genduzen, bai, dantzara. Dantzarixak. Bai agarrauan eta bai sueltuan.
- Herri batzuetan baltsiuan eitiagatik Hijas de Mariatik bota...
- Ez, ez, gu ez.
- Eta zuek eukitten zeben zintta urdina, ezta?
- Bai.
- Eta balsiuan harrapau ezkero...
- Haura ez baiña, haura ez ziguen kentzen. Keba.
- Baiña zuek astian behin edo eukitten zebein meza bat, ezta?
- Eta reuniuak eta. Eukitzen genduzen, ez dakit ze izen zeukan harek. Gerora ere guk jarraittu ein genduan, beti jarraittu dou, oin bezela. Nere gizona urtero-urtero-urtero joaten zan Arantzazura ejerziziuak eittera. Urtero-urtero-urtero-urtero. Ezkonduta gero esan zian: "Ni egon nitzan ba dudan fraille jun ez jun". Askotan esaten neban: "hobe joan bahitz" (barerak). Askotan esaten neban.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia