Dendako salgaiak abarketen truke
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-051-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Pare bat dozena abarketa josten zituztenean, abarketok entregatu eta, trukean, parean zegoen dendan salgaiak hartzen zituzten. San Frantzisko kalean zegoen abarketa-lantegi hori. Udan, etxeko atarira jaisten ziren jostera.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 05a
- Iraupena: 0:02:33
- Erref: EGB-051/011
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Dozena bat alpargeta josteagatik, […] azukar, ezta?
- Ez, gehixao izango zan. Bai, bai, dozena bat edo bi. Gu jeneralian bi dozena ekartzen genduzen.
- Egunian?
- Egunian ez. Igual gaur ekarri ta etzirako edo etzi damu edo, ezta? Nik laguntzen nion amari, berak ipintzen zian orratza, "bueno, ale, oin eiñin hau!". Ta berak muturrak eta horrek, pixkat kurioso ein biha zian ba ta. Ba gero hoixe, jenerua hartu, edozer, e? Dana, dana zauan. Zeuken euren zer txiki bat eta ta ta-ta-ta-ta… "Bueno, gelditzen zara hartzeko, ba, hiru pezeta edo" Ta hurrengorako ba haura gero. Bai.
- Osea ke, orduen apuntia ein biharrian, alrebes, ezta?
- Bai.
- Ni akordaitten naiz mutikotan, ba, amak bialketan niñuanian igual ba "ekarrizu ogixa, ekarrizu uruna ta esan apuntaitteko".
- Bai.
- Ta gero astian behin edo, bera faten zan ta pagaitten eben.
- Bai.
- Osea ke, zuk orduan eukitzen zeben sobran han.
- Sobran. Zentimo batzuk igual baiña, behintzat…
- Ta nun euen Peñalba denda hori?
- Hori San Frantzisko kalian…
- (gizona) Kaia tabernia badakik nun dauan?
- Ez.
- (gizona) Ez?
- San Frantzisko kalia badakit zein dan.
- Kaia, bastante aurrera juanda…
- (gizona) Beheko kalian daok hori.
- Bastante aurrera juanda, eskumatara tabernia dao oin.
- San Franzisko da Julian bizi dana, ezta?
- Ez, haura Santa Anan bizi da.
- A, Santa Anan bai, bai, bai.
- "San Francisco".
- (gizona) San Frantzisko kaleko komerziorikan edo ezautzen dok ezer?
- Ez.
- (gizona) Iriondo Kirolak eta… Ez, han, han dok, han behian dok.
- Orduen, kooperatibia edo dendioi azpixan eta gaiñien taillarra?
- Bai. [Koopera…] Hemen taillarra, oi! Hemen dendia, hemen dendia, alderdi horretan. Gero ataixa. Eta gero hemen abarketerixia.
- Osea ke, ate batetik bestera.
- Zeatikan denda gaiñian zauan habittazi… etxe bat. Baiña eurak zeuken parian han abarketerixia.
- Ia, ia, ia. Bueno, bueno. Zenbat alpargata josi dittuzu zuk orduen?
- Asko! Gaiñera udan ataira baja… jeisten giñan, portalera. Geure makanillia ta geure zera ta hantxe egoten giñan josten.
- Tertulixan.
- Bai.
Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!