Antzerkia egiten zuten batzokian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-051-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Antzerkia egiten zuten batzokian. Bederatzi urterekin Eibarko batzokiko agertokitik Eulia ta Txindurria ipuina irakurri zuela gogoan du. Anjel Mutrikuk eta Antonio Manterolak zuzentzen zituzten antzezlanak. Mutriku eta bere aita gerra denboran hil zituzten, espioiak zirela esanda.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 05a
- Iraupena: 0:01:51
- Erref: EGB-051/003
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Antzerkia , Politika » Jarrera politikoak » Abertzaleak , Politika » Jarrera politikoak » Alderdien egoitzak
Transkripzioa
- Batzokixan ze zeukatzuen, dotriñia eta?
- Teatruak-eta eitten genduzen gero batzokixan. Bai.
- Kontxo. Umetan hori?
- Umetan, bastante ume. Nik beratzi urte neukazen, Eibarrera joan nitzan batzokira eszenarixo batera irakurtzera. "Eulia eta Txindurria". Ez naiz aiztutzen nik irakurri naban zer harekin Eibarren. Beratzi urte edo hola eukiko nittuan. "Eulia eta Txindurria" zan liburua, hauraxe irakurri naban eszenarixuan.
- Osea ke irakurtzen bakarrik.
- Irakurri bakarrik.
- Baiña gero antzerkixak...
- Antzerkixak bai hementxe eitten genduzen, tablau bat ipini batzokixan eta...
- Eta nork zuzenketan zittuan antzerkixok?
- Han ibiltzen zan... Bertako zerak, gero gerra denporan hil zeben gaiñera haura. "Mutriku" esaten giñun, Anjel "Mutriku" esaten giñun hari. Ta Antonio Manterola ta horrek danak batzokixan ibiltzen zian.
- Eta horrek zuzenketan zittuan?
- Bai, horretxekin ibiltzen giñian. Anjel "Mutriku" hil in zeben, ezta, gerra denporan? Haura eta Gastesi.
- [...]
- Orduan Anjel "Mutriku" eta bestia zela esan dozu, Manterola?
- Antonio Manterola. Haura ere [...]. Ni ez naiz gogoratzen, ni ez naiz gogoratzen horrekin, hil zittuena bai baiña... Hamahiru urte geunkazen eta.
Koinatua: -Nik uste dot aitta-semiak hil zittuela, espixak ziela ta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!