Elgoibar (Gipuzkoa)

Esne-behi onak emaztearen baserrian

Esne-behi onak emaztearen baserrian Orain ez dago proba-tokirik Elgoibarren. Berdura plazaren aurrean egiten dira probak herriko jaietan. Emaztearen etxean baziren idiak eta behiak. Egunean 500 litro ateratzen zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-049-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Orain ez dago proba-tokirik Elgoibarren. Berdura plazaren aurrean egiten dira probak herriko jaietan. Emaztearen etxean baziren idiak eta behiak. Egunean 500 litro ateratzen zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen idi probarik eta, garai baten eitten zien, ezta?
- Bai, bai, bai. Ta probatokixa egon zan hamen. Gaur ez dao, baiña probatokixa egon zan.
- Harrixa hor dao oindiok.
- E?
- Harrixa hor dauela oindiok.
- Harrixa bai, harrixa han ere bai beste bat [Elgoibarko] berdura plaza aurrian ere badao beste bat, baiña hamen oin probatokirik ez dao. Oin ferixa egunian edo San Bartolome perixia edo Gabon perixia edo holako egun batzutan eitten dittue probak han berdura plaza aurrian galtzadia dao ta han botatzen debe letxeria, markatzen debe ta haintxe eitten dittue giltza batzuk. Ostien ez dao, profesional plaza bat ez dao.
- Zuek etxien idirik eukitzen zebein?
- Idixak? Ez, behixak. Basarrixan behixak. Gero honen etxien bai, honen etxien idixak eta zortzi bat behi onak, e? Egunian bostehun litro esne etaratzen denpora askuan egoten zien honek.
- Kontxo!
- Bai.
- Ta nora eruaten zeben?
- Hamen partidu. Andria etorri goizian kalera ta hamen eguardira artekua… lan txakurra da hori, e? Esne partitzen. Ta hamen esnia, harek danak esnia partidu ta eukitzen zittuen zortzi bat behi ta erosten zebenian beti hogeta hamar litrotik gorako behixa erosi, handik behera ez. Handik gorakuak hiretzat erdixa lagatzen jok, erdixa jaten jok pentsutan ta beste erdixa hiretzat lagatzen jok. Baiña honek hogei ta hamasei ta honek bajuok, honek, honek ez dittuk aillegatzen. Pentsuan preziua dauka horrek. Horrek gasturako lain eitten juek.
- Osea, gutxienez hogeta hamar litro.
- Hogeta hamar litro. Ta harek eukitzen zittuan zortzi behi bata baiño bestia edarrauak ta bostehun litro egunian, da-da-da… Honen anaixak.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia