Aitaren eskusoinua soldaduak bereganatu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-049-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxe azpi batean babesten ziren bonbardaketak zirenean. Aita soinujolea zen; soldadu batek tabernan jotzeko soinua eskatu zion. Zaharra eta berria zituen, berria utzi zion... eta gaur arte. Gabe geratu zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko otsailaren 25a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: EGB-049/016
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ondasunen galera
Transkripzioa
- Gerriakin akordatzen naiz. Gerriakin akordatzen naiz zela egoten zien tiroteuak hor mendi puntatikan, Arratetikan horra ta, hamen zela egoten zien ta orduan, haura abioiak eta hasten zienian bueltan, danok antxitxika. Hor suterraneo bat zauan etxe haundi baten azpixan. Danok haintxe sartzen giñan, bonba bat jausi balitz, danok haintxe hilko giñan. Baiña, ixkutau behintzat abioiagandik ta han sartzen giñan danok. Bai, nik goguan daukat hori.
- Zu orduan gerra denporan kalian bizi ziñan.
- Bai, bai, bai. Kalian, kalian, kalian. Haintxe Kamiñokuan. Bai.
- Eta abioiak eta bonba asko bota zittuein?
- Bai, bai, bai, bai. Jo-ta kriston bonbardeua ta egoten zan ta hamen. Bu! Billurgarrixa izeten zan. Bai.
- Oseake, hamenguak Arraten, Eibar bonbardeaitten, eta eibartarrak honutz botatzen.
- Holaxe, holaxe. Bai, bai, bai, bai. Hor, Karakate puntatikan, zeara, Arrate gaiñera ta, jo-ta kaiñonazuak. Kaiñoiak eta ipinitta hor goixan. Bai, hamen kriston zera egon zan.
- Eta Intxortatik be botatzen zittuein, ezta?
- Bai. Ta gure aitta soiñojoillia zan ta hor Kamiñokuan tabernia zauan.
- Soinujolia?
- Gure aitta zan soiñojoillia. Bai. Ta hor Kamiñokuan zauan tabernia, ta gure aittak soiñua zela joten zaban, ba, han esan ziuen "hamen soiñua..." Ta "Ene! Nik badakit ba soiñua joten", soldau batek. Ta bueno, "da!"etorri zan ta "Zu, mesedez, lagako diazu soiñua hortxe pieza batzuk joteko tabernan?" ta "Bai". Ta bi zeukazen, zahartxuaua ta berrixa aittak, ta berrixa eman. Gizajua! Soldaua gehixao ikusi ez, ez soiñu ta ez… Akabo! Han joteko zala baiña ixkutau ta akabo! Gaur arte.
Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!