Eskolan erdararekin arazoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-046-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolan ez zuen futbolean jolasten, erdaraz hitz egiten ez zekielako. Berak pilotan edo amuarrainak harrapatzen jolasten zuen. Euskaraz egiten zuenari eraztuna jartzen zioten. Ostegun arratsaldea hartzen zuten jai eskolan, baina larunbat goizean eskolara joaten ziren. Maisua donostiar erdaldun bat izan zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:03:10
- Erref: EGB-046/015
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Eskola denporan-ta ze jolas klase eitten zittuein mutikuen artian?
- Bueno, jolas klasiak... Orduan futbola bazauan. Futbola bazauan, baiña nol futbolian eitteko, erderaz ein bihar zan. Orduan anillua ta puñetia zauan euskeraz eitten zabenari.
- A! Zuei ifintten otsuein anillua?
- Bueno, neri ez zien ipini sekula, baiña...
- Baiña hori ezautu dozu?
- Ezautu dot. Eta nik, orduan, edo pelotan eitten naban edo errekara juaten nitzan amorraiñak harrapatzera eskuakin. Ta hantxe ematen naban nik… Eske ezin naban ein berbarik, ez nekixen ta! Eta eraztuna ez erutiarren, ba, errekan egoten nitzan amorraiñak harrapatzen eta errekreua amaitzen zanian, juaten nitzan eskolara.
- Orduan zuei eskolan euskeraz itteatik eraztuna ifintten otsuein?
- Bai! Hori Francon denporan. Aurretik ez, e.
- Bai. Baiña hamen uste dot lehenengo aldixa entzuten dotena, e! Gurian bai, osea, Oñati añdian eta Debagoixenian eitten zan hori.
- Hamen ere bai. Hamen ere bai, e! Bai, bai, bai.
- Eta gero eguna akabaitten zanian eraztuna eukenak ze kastigo eukitten eben?
- Ba ez dakit ez zan izeten zapatuan artsaldian eskolara jun bihar edo holakon bat.
- Orduan zapatu goizetan be eskolara faten ziñain?
- Bai.
- Lanian modura?
- Eguena eitten genduan jai uste dot, eguen atsaldia edo, jai eitten genduan.
- Orduan zuk eraztunana ezaututa dakozu, e?
- Bai, bai.
- Eta zuk eskolan, auzuan bertan zeuketzuein eskolia?
- Bai, Sallobenten. Sallobenten.
- Oindiok eraikuntza hori esistitzen da?
- Eraikuntza hori esistitzen da, baiña soziedade bezela dao oin.
- Bai, bai, eskola askokin pasau da hori. Eta maisua nungua zeukatzuein?
- Donostiarra zan ta ez zakixen euskeraz. Ta ez dakit zenbat urtian egongo zan hemen, igual 50 urtian bai, basarrixan. Ta ez zakixen euskeraz.
- Donostiarra bera?
- Bai.
- Eta, orduan, esan dozu amorraiñak harrapaitten ta pelotan ta...
- Pelotan ta holaxe. Gero korrika ere bai.
- Fubolian?
- Fubolian, klaro, berba ein bihar zan fubolian gitxi bada be ta...
- Errekreuan be eraztuna ifini eitten otsuein, e?
- Bia, bai.
- Eta, bestela, lagunarteko beste jolasik eskolatik kanpo ezpada be?
- "Erre ta libratzen" esaten giñon, "erre ta libratzen", eskuakin ikutzen bata bestiari. Ez dakit zela dakan izena.
- Bai, bai, "libraitten" edo, bai. Eta "Txorro, morro" ta? Bata bestian gaiñian... ilaran... makurtu ta bata bestian gaiñian...
- Ez... bueno, bai, zeoze akordatzen naiz, e, baiña ez daukat gauza garbirik hori.
- Eta neskakin sekula eitten zeben jolasian?
- Ez, ni hortan izan naiz motza izan naiz. Oso motza. Gero ere bai, e! Gero ere bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!