Bost urtez bandako zuzendari
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-041-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko otsailaren 18a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: EGB-041/032
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Musika , Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
Transkripzioa
-Orduan pasau zan beste gauza bat, beste fenomeno bat. Hasi zien aillegatzen kanpotarrak, emigraziua. Etorri zien kuadrilla bat, Galiziatik, mutil gaztiak, lanera, e, lanera. Etorri zian mutil gaztiak, zelako musikuak! Goguan daukat oin [...] ta, klarinete ba eta!, saxofonista bat eta!, hiru edo lau, gazte-gaztiak baiña artistak! Joe... Harek bandara etorri zian. Euren instrumentu ta guzti, gaiñera. "Y vosotros cómo tenéis los instrumentos?" "Allí también tocábamos y tal, y". Bueno, bandia hasi zan pixkat gora eta bueno. Holaxe hasi giñan, eta ondo. Baiña hortik ez zeuan..., bizi in bihar, bizi in bihar gera, e; eta handik ez zeuan. "Hi, Jose, nik ezin neike bizi, honekin lan asko dao hamen eta nik ezin neike bizi honekin eta beste proiektu batzuk daukaraz", hau dendia ipintzeko asmuan eta zerian, eta bueno, holaxe. Bost urtian egon nitzan. Ta holaxe.
-Bizi da oindio bandia?
-Bai! Oin ya dakagu ehun ta hogeta bost urte aurten. Joo, lehenguan ekarri debe zer bat, "de Amsterdam, el conjunto de metal", baiña munduan onenetaikua, e. Joee...
-Zer zabitze, ospakizunetan?
-Bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!