Aitak egindako altzariak sakristian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-041-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Altzari denda jarri zuen bere etxean, 50eko hamarkadaren hasieran. San Bartolome elizako sakristian dauden armairuak Julenen aitak egindakoak dira.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko otsailaren 18a
- Iraupena: 0:01:54
- Erref: EGB-041/015
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Merkataritza, dendak (kokapena) , Lanbideak » Arotzak
Transkripzioa
-Negoziua izan zan mueblerixia edo?
-Mueblerixia, dendia.
-Zeuk ez ziñuan eitten mueblerik aittan modura?
-Ez, ez, ez. Ni ez nintzan ebanistia, ni naiz mekanikua. Mandrinadoria, fresadora eta horrek gauzok.
-Esaten dabe ba arotzekin lo eindakuak gero arotzak izaten diela.
-Bai, nere aitta bizi balitz ni seguramente arotza izango nitzan. Eta gaiñera uste dot arotz ona, arotz ona izango nitzala. Zeatik esaten dabe nere aitta oso ona zala, oso ona, e. Ta oin askotan joaten naizenian elizara sakristixara; zuek ez zerate joaten elizara baiña gu bai oindiokan. Ba joaten baldin bazara egunen baten sakristixara egunen baten Elgoibarrera , han daude armaixo batzuek nere aittak eindakuak, armaixo edarrak, e!, haritzakin eindakuak, "roble americano".
-Tallakin eta?
-Tallak ere bai, ezta; gehixen ba honek koluna honek, torniautako, eskuz eindako honek eta. Baiña lan edarrak, e.
-Aittak eindakuak.
-Aittak eindakuak, bai. Ta ni hara joaten nitzanian, joe!
-Zein elizetan da hori?
-Hementxe, san Bartolome. Joaten baldin bazera, ta ikusi, han armaixo batzuk daude, armaixo haundi batzuk daude, ezta.
-Baiña sakristixia itxita egongo da, ezta?
-[...]
-Ze urte zan gutxi gorabehera?
-Ba hori izango zan año cincuenta-cincuenta y uno, cincuenta y dos, hortxe. Cincuenta y tresian ezkondu nintzan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!