Lau lantegi ezberdinetan lan egin zuen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-041-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Urtebete eskas egon zen soldadu. Etxera bueltatu eta Gabilondorenean jarraitu zuen lanean. Pedro Loiola, "Arana y Uribe" eta "Juaristi Hermanos" lantegietan jardun ondoren, bere negozioa jarri zuen martxan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko otsailaren 18a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: EGB-041/014
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak , Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza , Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
Transkripzioa
-Neretzako izan zan haura, nik zenbat denpora eingo naban, urtebete be ez. Zeatik gero azkenian "como hijo de viuda" jubilau ein niñuen, jubilación... Jubilazioa ez...
-Lizentziau.
-Lizenziau, bai. Urtebete baiño lehenao bialdu niñuen etxera. "Por hijo de viuda" ta hori, orduan hori oso inportantia zan. Eta etxera. Bueno, eta gero ba atzera Gabilondonera lanera.
-Jubilau arte Gabilondonian egin dozu beti?
-Ez, ez, gero aldatu nitzan beste fabrika batera eta gero beste batera eta gero beste batera ta bueno, bueno, toki askotan ibili.
-Gabilondotik nora fan ziñan?
-Loiola. Pedro Loiola.
-Gero hurrengua?
-Arana y Uribe.
-Eta oindio gehixao?
-Eta gero Juaristi Hermanos. Azkena.
-Jubilau hor egin ziñan?
-Ez. Handik alde ein naban hau negoziua ipintzeko. Hau negoziua ipintzeko orduantxe alde ein naban.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!