Elgoibar (Gipuzkoa)

Aititak eraiki zuen "Sansonenekoa" etxea

Aititak eraiki zuen "Sansonenekoa" etxea Aita ere "Sansonenekoa" kale-etxean jaioa zen, eta ama Zabale Torre baserrian. Aititak eraiki omen zuen "Sansonenekoa".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-041-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita ere "Sansonenekoa" kale-etxean jaioa zen, eta ama Zabale Torre baserrian. Aititak eraiki omen zuen "Sansonenekoa".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zure aitta-amak nunguak zien?
-Ba hemenguak.
-Aitta be etxe honetan jaixotakua?
-Aitta hemengua, bai.
-Eta nork ein eben, ze sasoetakua da?
-Ba nere aittittak ein zaban etxia. Ta nere ama zan Zabale, Zabale dao basarri bat hor San Antolin Ballian. Fotografixia gaiñera etxian daukat. Zabaletorre da.
-Zabaletorre da basarrixan izena?
-Bai, Zabaletorre. Baiña Torre da, e. Ikustekua, e!
-A bai, e?
-Han dao Donostian en el Parke Miramon dao Zabaletorre, oso etxe politta. Nere ama horkua zan.
-Baiña Zabaletorre hori Elgoibarko basarrixa. Ze auzotan?
-San Antolin. Autopistatik erten eta bista-bista-bistan dao, pare-parian goixan; tak!, Zabaletorre. Nere ama zan horkua.
-Baiña aitta bertan jaixua.
-Aitta hemengua.
-Zenbat anai-arreba izan ziñien?
-Hiru anai-arreba, bi neska ta ni mutilla, ni azkena. Hil zien bixak harek bai, koittauak, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia