Ama Debako hotelean lanean eta aita mikelete
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-039-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elgoibartarren esanetan
- Elkarrizketatzailea(k): Jabi Leon
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 10a
- Iraupena: 0:01:36
- Erref: EGB-039/002
- Kodifikatzailea: Eli Izagirre
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Zuk esan dozu Ermuan jaixo ziñala.
-Bai.
- Ta zenbat urtera arte? Hamabi urtera arte esan dezu han egon ziñala edo zenbat urtera arte egon ziñan?
- Hamabi urtera arte eskolan esan dotzut nik.
- A, a, eskolan Ermuan.
- Bai ba! Ta gero ba… errekauak ein ta bata ein ta bestia ein ta amari lagundu ta etxian ortuak be baeuazen ta… Aittak porruak ifintzen zittuanian, ba nik, harek zera ein ta nik han ipini zerak, porruak, e! […] zentimetro bat zeran gaiñian, e! Hantxe. Ondo. Ta gero ba etxeko… bai!
- Bai ta Felisa, zu Ermuan nun jaixo ziñan, baserri baten edo kalian?
- Ez, ez; kalian, kalian. Gure aitta ta ama basarrikuak izetez. Baiña, e… ordurako ya kalera…
- Etorritta zeuden?
- Harek kalian, bai ba. Soltera... Gure ama egoten zan udan, hamen, Deban. Lehengusiñia eben hamen zela, hotel e… lehenaoko hotel bat.
- Elgoibarren zauana?
- Ez, zerian…"En esto…"
- Altzolan?
- Deban. Ta han egoten zan... ai... izena!
- Miramarrera…
- Eon, eon. Lehengusiñia zan hango zera ta han pasatzen eban hareri laguntzen egoten zan e… zerian, aitzen dozu? Ta aitta barriz "era" e… pistolan-ta eitten ebana.
- Eskopetak.
- Eskopeta. "Pero también hubo" krisisa edo zeozer denporia "y estuvo en San Sebastián de esto, antes de… antes de casar, e! Estuvo en…" Donostian egon zan mikelete.
- Bai "policía", bai e…
- Mikeletia.
- Mikelete, mikeletia.
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!