Euskaraz egiten zuten eskolan erdaraz ikasi arren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-039-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ermuan jaio zen 1915ean. Sakristian ikasten zuten doktrina. Beraien artean euskaraz egin arren, irakasleek ez zieten uzten euskaraz egiten. Bere ahizpa gazteagoak Aldundiak jarritako auzoko eskoletan ibili ziren eta haiek euskaraz ikasi zuten. 12 urtera arte ibili zen eskolan.
- Proiektua: Elgoibartarren esanetan
- Elkarrizketatzailea(k): Jabi Leon
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 10a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: EGB-039/001
- Kodifikatzailea: Eli Izagirre
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- "En Ermua nací el diecinueve de abril", gero han, ba, hamabi urte, ba! Hamabi urte arte.
- "¿Del año quince, no? ¿Mil novecientos quince, no?"
- Orduan ikasten gendun euskeraz doktrina zerian, sakristian emoten oskuen ta erderaz, orduan ez euan euskerarik eittia gure zerian, eskolan ez [doskuen] guri, e! Baiña euskeraz... guk euskeraz eitten genduan, e! Baiña, ostian, maestria be kastellania zan, baiña "aparte de eso no había, entonces solamente eso". A! Ta gero egon zian nere aiztak gaztiauak ya zerak ifinitta, e… "escuelas... barriadas Eizaga y San Lorenzo" ya han euskeria be emoten eben. Diputaziñuak edo jarri zuan "Las escuelas...", e…
- Zuk esan dezu Ermuan jaixo ziñala.
- Bai.
- Ta zenbat urtera arte? Hamabi urtera arte esan dezu han egon ziñala edo zenbat urte artera egon ziñan?
- Hamabi urtera arte eskolan esan dotzut nik.
- A, a, eskolan Ermuan.
- Bai ba! Ta gero ba… errekauak ein ta bata ein ta bestia ein ta amari lagundu ta etxian ortuak be baeuazen ta…
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!