Elgoibar (Gipuzkoa)

Doktrina ondo ikasi behar jaunartzea egiteko

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-038-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskolan gauza oinarrizkoak ikasten zituzten. Doktrina ondo ikasi behar izaten zen jaunartzea egiteko. Bi komunio egiten ziren, handia eta txikia. Errege egunean egiten zieten doktrinako azterketa. Euskaraz ikasten zuten doktrina.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta ze ikasten zenduten eskolan?
-Guk ba, aeiou ta multiplikar, dibidir ta holakotxe batzuk ta gero diktado esaten jakona... Ta geo beste zer bat itten zigun guri, batek irakurri bi hoja edo ta harek leitzen zaban zera buruz hauraxe ahal dan onduen eitten. Bakoitzak beria e, aparte. Oiñ e, birek alkarri kopiatzen baziuen, e...
-Neri basarrixetan esaten zien dotriñia eitten zabela asko...
-Dotriña bai, dotriña kumuniua. Kumuniua eitteko ta...
-Dotriñia asko eskatzen zeben, gaur e, gaur [...] baiña orduan dotriña asko.
-Dotriñia orduan zian gaiñera txikixa ta haundixa. Bat txikixa errezo gitxiokin ta, haura ikasi ta gero bestia haundixa pregunta haundixauak eta gauza haundixaokuak. Kumuniua eitteko derrigor ikasi bihar zan, esamiñau, bestela...
-Ta esamiña eukitzen zenduten?
-Bai. Elgoibartikan eta ez dakitt nundik danak kanpokuak etortzen zian.
-Ta euskeraz ala erderaz eitten zenduten?
- Dotriñia euskeraz.
-Euskeraz, bai.
-Ostiango eskolak...
-Eskolia erderaz.
-Eskolako lanak erderaz.
-Ez zeben lagatzen euskeraz eitten eskolan?
-Ez. Berba erdi ez gendun guk euskeraz eitten. Eskerrak hari oiñ erderaz ondo itten deu!
-Bueno, behintzat zeoze ikasi badozue...
-Bai, bai. Hori bai.
-Orduan dotriñia egoten zanian, beste gauza bat ona zaon. Hamen hotel asko egon zian ta Hotel Larrañagara etortzen zan ta Doña Ines ez dakit Bartzelonakua o nungua zan, harek erregalo mordua ekartzen zittun. Hori organizatzen zeben soltera batzuk zaozen hamen ta harei ematen ziuen ta. Erregen egunian egoten zan dotriñian esamiña e, dotriñiana. Ta onduen ataratzen zabanak gehixen... bueno aurren ataratzen zabanak jertse edarra, esportak, alkondaria ta erregaluak kategorixakuak.
-Bueno, behintzat ilusiua bazakazuen zeozetarako...
-Honbree! Hoixe!

Egilea(k): Ane Odria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia