Eskolan isekak, erdaraz ez jakitearren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-037-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elgoibarko euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Irune Iriondo
- Data: 1999(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: EGB-037/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Euskara » Euskararen egoera , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea
Transkripzioa
-Erderaz ikasi ezkero, eske eurak zela ez zakixen ez erderaz ta ez eskolan, ta eurak erderaripe gelditzen zian ba, eurentzako ez zan mundua e, euskeriakin bakarrik ez zan, eurentzako zan e, erderia jakitzia ere eskolia zala pentsatzen zaben usten dot nik.
-Karo, ta gaiñera hain indarrez sartu zan erderia hamen…
-Karo, ni "en el año treinta y tres" jaixotakua naiz e, "el año treinta y tres", oin daukaaz hiruroeta sei urte. Eta harentzako inportantia e hoixe, erderaz ikestia. Kalera bialdu nindduan beratzi urtekin hamaika arte eskolan, plaza txikixan, publiketan. Karo euskalduna ni ta beste azkoittiko bat, Miren edo, gero Upaira ezkondu zan, edade batekuak. Ta gu gaiñera hartu giñuazen orduan basarrikuak giñan ta hartu giñuazen e "Boronas! No sabéis nada!" Eta usten dot harrika ere eitten zigula kaleko umiak e, kaleko umiak e! Usten dot harrika ere eitten zigula. Tamaiña haretantxe, e! Egon e giñan […].
-Bai, bai […].
-Bai, bai. Halaxe eon giñan, burla…! Eta… bueno. Eta, klaro, guk maistriak zeoze esaten bazaban guk ez gendun ulertzen, ez gendun entenditzen… Guk ez gendun entenditzen haura. Eta preguntau ein biheko giñon ba aldamenekuari "Ze da hori?" e, preguntau ein biheko giñon, ta hareatik ere maistriak errita itten zizun. Berak ez zaban entenditzen guk ze esaten giñon… Klaro, harek ez zaban entenditzen gure euskeria… Ta guk ere ez beria! E? Eta aber, zela entendiuko giñan.
Egilea(k): Ane Odria
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!