Elgoibar (Gipuzkoa)

Esne-partitzera etxez etxe eta Guardia Zibilen kuartelera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-033-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Goizean jaiki, behiak jetzi eta esneak astoan hartuta kalera jaisten zen esne-partitzera. Guardia Zibilen kuartelera ere joaten zen esnea eramatera. Guardia Zibilak erdaldunak ziren eta ozta-ozta ulertzen zuten elkar.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Pastora: Esnia ere astuekin erun bihar kalera gaiñera, ez zera oingo moduan kotxiakin, kotxiakin jun ta kotxiakin etorri. Ai! Neretzat holakorik ez da izen.
-Ze izaten zan orduan, aber Pastora, kontaizu. Jaiki goizian...
-P: Jaiki goizian, kortara jun ta ganauak jatxi, ta ipini marmittak hamen ta esniak ipini zeretan, astuak lotu, norbera preparau ta ala!
-Plazara, merkatura.
-P:Bai.
-Beste lekukoa: Ta esniak partitzera.
-P:Esniak partitzera.
-Etxez etxe.
-P: Bai.
-Beste lekukoa: Bai, etxez etxe.
-P: Bai, kuartelian ibilitta nao ni esnia partitzen. Kuartelian. Elgoibarko kuartelian ere.
-Ta ze zian Guardia Zibilak?
-P: Guardia Zibilak, Guardia Zibilak.
-Ta ze zian euskaldunak ala erdaldunak?
-P: Bai, euskaldunak ez, e? Dana erdalduna.
-Ta zela ulertzen [zinaten]?
-P: Zela-hala moldatzen giñan. Ez dakit nik erderarik eta eskolarik.
-Beste lekukoa: Erderarik gitxi daki; oso gitxi.
-P: Enteniu in bai baiña kontestatzeko palta.
-Osea beti euskeraz zuk.
-P: Beti euskeraz, beti euskeraz. Geuk eitteko kapazidaria izan deun lekuan lana eitteko eskusarik ere sekula ez dou izen. Beti lanerako prest.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia