Bizimodu gogorra; gaztetatik guraso gabe
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-033-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bizimodu gogorra izan du. Aita zortzi urte zituela hil zitzaion eta ama 14 urte zituenean. 18 urterekin ezkondu egin zen. Gerra-denboran senarra hil zitzaion. Sei seme-alaba izan zituzten, baina bat hil egin zitzaien.
- Proiektua: Elgoibarko euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Lodoso
- Data: 1999(e)ko maiatzaren 21a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: EGB-033/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Saso onian? Ez dakit saso onian jaixo nitzan. Zaharrena nitzan. Aitta hil jaten zortzi urtekin, ama hamalaurekin.
- Beronek zortzi zittula.
- Neuk zortzi nittuala aitta hil jaten ta ama hamalaurekin. Hamazortzi urtekin ezkondu nitzan, e!
- Gazte.
- E?
- Gazte, gazte.
- Gazterik, ezta? Pentzaizu gazterik ezkondu nitzan. Ta familixia atara dot aurrera. Hamazazpi urtekua zaharrena. Handik beherakuak geratu jatazen beste guztiak. Ta hamazazpi urtian alkarrekin bizi izen giñan. Gero gerratian, soldau eruan zeben, han gaixotu zan, hil jaten, goixan zerua ta behian lurra geratu nitzan.
- Ta oso gazte gaiñera.
- E?
- Osea, gazte, oso.
- Bai.
- Ta ze familixa zeukazun ordurako? Zenbat seme-alaba esan dozu? Seme-alabak.
- Seme-alabak? Ba, hiru seme, bat Ameriketan daukat.
- Ala, Ameriketan, e?
- Ameriketan daukat bat ta beste bat San Pedron dakat ta bestia hamen daukat ta alaba bat Azkoittixan ta bestia Elgoibarren.
- Bost.
- Bost.
- Ta bat hil in zan.
- Bat hil.
- Seigarrena.
- Seigarrena hil in zan.
Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!