Elgoibar (Gipuzkoa)

Euskara ia galduta egon zen kalean

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-027-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Sasoi batean euskara ia galduta egon zen kalean. Bera eskolan zebilenean irakasleak debekatu egiten zien euskaraz hitz egitea. Lagunartean ere gaztelaniaz hitz egiten zuten eta azkenerako euskara ia galdu egin zen kalean. Hala ere, etxean euskarari eutsi zioten .
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Euskeria sasoi bat izan zan galdu zana esate baterako. Guk ez, baiña kalian-ta bai.
- Bai, eskerrak, zuek baserrixan bizi izatiak...
- A, horretarako gu [...]. Oin, gaztetan, eskolan ibili giñan sasoi haretan galdu erain… galerazi in ziguen, e, euskeria praktikatzia o euskeraz berbetan eittia galdu erain ziguen, e! Eta goguan dakat eskolan ibili giñanian, maistriak nola esaten zigun —Altzolan, gu han San Antolindik— nola esaten zigun maistriak: zerian, ez, e! —esaten ziun— kanpuan nahi genduana, baiña eskolan ezta berbarik ere ez euskeraz, e! Eta dana erderaz. Gero umiak, ohi dan moduan, ohittu giñan erderaz eittera kanpora ertenda ere eta lagun artian ere ya euskeraz baiño errezao kasik eitten gendun erderaz orduan. Erderaz. Zihero erderara. Eta gure atzeraokuak oindio gehixao. Sasoi baten ya zihero galdu zan euskeria. Guk etxian-ta ez, basarrixan, eitten gendun euskeraz, familixan, euskeraz, ezta? Baiña kanpuan, lagunen artian-eta, ba, erderia. Maiorra erderia eitten gendun. Ta gero, ba, esan doana: euskeraz. Ta gero hona etorri ta nere gizonak erderaz batere ez, ba, zihero euskeraz-euskeraz. Guk zihero-zihero-zihero euskeraz eitten dou familixan. Zihero. Oin, gaztiak erderaz ere ondo eitten debe, [kanpuan dabiltza eta]. Baiña guk bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia