Elgoibar (Gipuzkoa)

Erromerian ezagutu, San Migelen ezkondu eta eztei-bidaian Bilbora

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-027-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Mutilekin ere ibiltzen ziren erromerietan, baina ez asko. Senarra ezagutzen zuen lehendik hurrekoa zelako, baina erromeriren batean hasi ziren harremanetan. San Migelen ezkondu ziren eta bertan egin zuten bazkaria. Traje beltzarekin ezkondu zen. Eztei-bidian Bilbora joan ziren eta 8 egun pasa zituzten bertan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mutilletan, baiña, ingo zenduten?
- Bai mutillekin bai, klaro, [billau genduzen] gere lagunak eta baiña gitxi, ez giñan gu zenbaitt bezela hola ibiltzen giñanak. Bai, hitz ein, dantzan ein, pues, horrek eitten genduzen, baiña ez zenbaitten bezela hola mutil tartian ibiltzen giñan hortaikuak ez giñen.
- Ta nola ezautu zendun…
- Aitta? Iñaxio?
- Bai.
- Ba, gaztetandik beti ezautzen giñan, nola hurrekuak giñan. Hamendik San Antolin hur jartzen da, San Antolindik hau ta... Ezagutzen giñan ta halakon baten, erromeixan baten hasi giñan hizketan ta, ba, hurrengo jaixan ere bai ta hurrenguan ere bai ta... bueno…
- Zenbat denbora ibili ziñaten nobixo?
- Ba, ibili giñan hiru bat urte edo... hiru- lau bat edo, ez dakit esakto zenbat baiña, holakon bat bai ibili giñan.
- Ta ezkontza eguna ta gogoratzen dozu?
- Bai, ezkontza eguna beti gogoratzen da, hori gogoratu ezik ez dao, ez dao hori gogoratu ezik. San Migelen ezkondu giñan, bertan euki gendun bazkaixa ta gero jun giñan iluntzixan gu biajera eta jentia, ba, etxera, osabak eta…
- Familixa guztia…
- Bai, familixa guztia.
- Ta zelan juaten ziñaten orduan, nobixak oin juten dia, ba, zuriz jantzitta…
- Ez, ez, ez, ez. Traje beltza erun neban. Ondo goguan daukat: traje beltza. Orduan hauraxe eramaten zan, traje beltza.
- Gonia ta...
- Bai, gonia ta txaketia. Gona beltza, o... traje beltza.
- Eta biajia, biajia aittatu dozu…
- Ba Bilbora izan zan gure biajia. Bilbon pasau genduzen zortzi egun ta etxeratu giñan eta akabo, harrazkero hamentxe lanian.

Egilea(k): Ane Odria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia