Elgoibar (Gipuzkoa)

Elgoibarko auzoetan aldea euskaran

Elgoibarko auzoen artean ere badago alde pixka bat. Esaterako, San Migelen Bizkaiko ikutua sartzen da eta beste aldean Azkarate aldera dauden baserriei gauza bera gertatzen zaie.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta auzuen artian diferente eitten dogu? Igual San Lorentzokuak eta San Migelguak diferente eitten dabe?
- San Migelen pixkat sartzen dok Bizkaikua.
- Bai?
- Bai, hor hegalian sartzen dok hor; hamen behian ez, baiña goixan bai, San Migelen Bizkaikua sartzen dok pixkat.
- Ta Azkarate aldian ere berdiña pasauko da, ez?
- Azkarate aldian ere Lekunberriraiño sartzen dok Azkoitikua sartzen dok.
- Ya Lekunberri aldian bai ya?
- Lekunberrin ere bai iñoiz, bai, bai, nik Lekunberrikua iñoiz entzun juat azkoitiar: "hau esan dixe" ta "haura eman dixe" ta "ein zixen haura" ta hamen ez juau hori esaten, hamen "ein juen" ta "ekarri juen" ta...
- Bai, bai...
- Baiña sartzen dok, hor hegalian sartzen dok, ta San Migelen ere Bizkaikua sartzen dok pixkat.

Egilea(k): Ane Odria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia