Inguruetako mendi-erromerietara joaten ziren; neska-laguntzeak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Hizlaria(k):
Etxaniz Osoro, Luis
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-021-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Madariagara, Kurutzetara eta inguruetako mendi-erromerietara joaten ziren. Madariagara joaten ziren gehien erromeriara. Azkoitia partean debekatuta zegoen dantza lotua eta Elgoibar partean egiten zuten "dultzemeneoa". Eskolatik irtendakoan joaten ziren erromeri batetik bestera. Neska-laguntzeak ere egiten zituzten. Sorgin-kontuak asko entzuten ziren, baina berari inoiz ez zitzaizkion irten. Inguruetako "pailazo" batzuk izaten omen ziren jendea beldurtu nahian zebiltzanak. Orduan bideak lokatzaz beterik egoten ziren eta botin edo abarkekin joan behar izaten ziren neska-laguntzera. Bestela abarketa zuriak erabiltzen zituzten.
- Proiektua: Elgoibarko euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Ibon Arriola
- Data: 1999(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:20
- Erref: EGB-021/029
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!